ES | EU


2015ko Urria 16


“Negozioaren ikuspegi osagarria” zuten sektore bereko bi enpresa arabarrek bat egin zuten, “Airestudio Geoinformation Technologies, S.Coop” sortzeko. Enpresa berri horrek helburutzat du ikusten diren nahiz ikusezinak diren era guztietako datuak atzematea, osagai geografiko bat, mundu mailako kokapen bat eta denbora-faktore bat esleitzeko eta, bide horretatik, zein momentu zehatzetan bildu diren jakiteko.

Horrela, datu prozesatu eta aztertuak eskuratzen dira, zeintzuei esker errazagoa baita erabakiak hartzea hainbat arlotan, hala nola ingeniaritzan, arkitekturan argazkigintzan, nekazaritzan, zaintzan eta segurtasunean, larrialdietan, turismoan… Aplikazio posibleen esparrua handiagoa da egunetik egunera, eta zalantzarik gabe lagungarri izango da administrazio, enpresa nahiz profesionalen premiak eta arazoak konpontzeko.

Teknologiak, I+G+B, konektagarritasuna, Internet… “Garatu beharreko tresnak dira, baina pertsonak dira benetako motorra; pertsonen prestakuntza, komunikatzeko gaitasuna, are norbere erantzukizuna eta erantzukizun soziala ere, funtsezkoak ditu enpresa batek hazteko”. Horregatik, Airestudio enpresaren helburua da bere proiektuek “onura ekonomikoa ez eze, abantaila sozialak ere sor ditzatela” .

Lorenzo Díaz de Apodaca, CEO en Airestudio Geoinformation Technologies, S. Coop.