Bio-osasungintzako industrien lehen topaketa / Akitania-Euskadi

2014ko Ekaina 12,


Akitania eta Euskadiko Bio-osasungintzako industrien lehen topaketa da. Egun bateko topaketa horretan osasun arloko industriek, ikerlariek, unibertsitateek eta osasun arloko berrikuntzan inplikatutako gainerako eragileek espazio bat izango dute harremanetan jartzeko, eta hitzaldietan eta osasun arloko enpresa eta industriei zuzendutako stand-gune komertzial batean (“B2B Topaketak”) parte hartzeko.

«Basque BioCluster» eta GIPSO taldea dira topaketaren antolatzaileak, eta laguntzaile ditu Akitania eta Euskadiko Gobernu eta Unibertsitateak.

Egitaraua

Inprimatu egitaraua


Hitzaldietan, mahai-inguruetan eta espazioetan izena emateko

Izen-ematea posta elektronikoz egin daiteke, ekitaldiaren egitarauan dagoen formularioa betez edo orrialde honetan bertan dagoen “izen-ematea hemen” esteka klikatuz.

Tarifak eta izen-emate eskubideak:
Tarifa orokorra (*): 150€ (2014ko ekainaren 1aren osteko izen-emateak 180€ )
GISPO Taldeko eta Basque Biocluster-eko kideentzako tarifa (*): 100€ (2014ko ekainaren 1aren osteko izen-emateak 120€ ).
(*) Tarifa horretan sartzen dira: hitzaldi eta B2B topaketa guztiak, harrera-guneko eta atsedenaldietako kafea eta bazkaria.

Unibertsitateak eta erakundeak: dohainik (bazkaririk gabe)
Ikasleak eta langabetuak: dohainik (bazkaririk gabe) Bazkariaren/kafeen prezioa: 30 €
Bazkariaren/kafeen prezioa: 30 €
Standaren prezioa: 500€

Ordaintzeko modua:
Bankuko txeke bidez GISPOren izenean.
Transferentzia bidez: Ordainketa horri dagokion inskripzioaren informazioa aipatuz.

Zure enpresak B2B-stands topaketa espazioan ere parte hartu nahi badu, interesatzen zaizu informazio hau:

Basque BioCluster erakundeak antolatu ditu B2B topaketak. Jarraian azaltzen dizugu zer egin behar duzun zure enpresaren datuak betetzeko eta hitzorduak programatzeko.

Argibideak. Deskargatu informazioa.
Hitzordu-agenda “B2B datu basearen inprimakia”. Deskargatu informazioa.

B2B topaketetan erregistratzeko urratsak:
1. Deskargatu “B2B datu basearen inprimakia” (Excel plantilla).
2. B2B ekitaldian parte hartzen duten delegatu bezainbat inprimaki bete
3. Eman izen B2B ekitaldian:ahalik eta azkarren eta ekainaren 1a baino lehen; bidali inprimakiak posta elektronikoz B2B koordinatzaileari helbide honetara: aquitaine.euskadi@gmail.com. Hauxe izango da B2B topaketan zure izena emateko eskaera.
4. B2B topaketaren koordinatzaileak bere onespena emango du eta delegatu bakoitzak konfirmaziozko mezu elektroniko bat jasoko du esanez badaukala baimena parte-hartzaileen datu basera sartzeko.
5. Orain posible izango duzu B2B topaketako parte-hartzaile bakoitzari buruzko informazioa aztertzea eta zerrenda batean jartzea parte-hartzaile horietatik norekin batzartu nahi duzun.
6. Ondoren harremanetan jarri beharko zara (emailez nahiz telefonoz) interesatzen zaizkizun parte-hartzaileekin, bilera bat adosteko B2B topaketan.
7. Zein parte-hartzailerekin batzartu nahi duzun adierazten duen zerrenda egin ondoren, bidali B2B topaketaren koordinatzaileari aquitaine.euskadi@gmail.com helbidera, argi adieraziz zenbat denbora egon nahi zenukeen bakoitzarekin (15 minutuko hitzorduak 14:00etatik 17:00etara).


Informazio gehiago eta kontsultak:

plaraguas@basquebiocluster.com
Telefonoa: 00 34 677 527 624
Basque Biocluster-ari buruz www.basquebiocluster.com


Ekitaldia egingo den tokiari buruzko informazio praktikoa: Nola iritsi.

ESTIA
Technopole Izarbel
92 , allée Théodore Monod
64210 BIDART – FRANCE
+ 33 (0)5 59 43 84 00
www.estia.fr


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke