Gidaritza taldea


Basque Industry 4.0 estrategia zabaltzeko asmoz, Euskadik lankidetzarako eremu publiko-pribatu bat garatu du, euskal industria-sarea eraldatzera bideratutako ekintzak elkarrekin diseinatu, garatu eta ezartzen ari diren hainbat eragilerekin: Administrazio publikoak, kluster erakundeak, eragile zientifiko eta teknologikoak eta banakako eragileak.

 

Pilotatze-taldeak Basque Industry 4.0 estrategia ezartzeko lidergoa hartuko du bere gain, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren baitan sortutakoa. Helburua jarduera-plan ordenatu bat definitu eta martxan jartzea da, epe labur eta erdira Euskadiko industria eremuko trakzio-sektoreek ezarritako teknologia, negozio, antolakuntza eta talentuaren garapen arloko lehentasunei erantzuna emateko, lehiakortasuna handitu eta etorkizunean izango diren aukerak aprobetxatzeko.

 

Gobernantza-sistema

Lan-taldeak

Emaitzak

 
Azken ordukoa!