Fabrikazio Aurreratuko Zentroak


Aeronautikako FAZ

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (CFAA) gure industria ehunera transferentzia azkarreko garapen mailetan fabrikazio aurreratuko teknologiak garatu ahal izateko helburuarekin sortu da, betiere ekonomian gakoa den sektore horretara bideratuta. Zentroa baliagarri da hainbat eragile eta enpresa elkartu eta lanean elkarrekin aritzeko, hau da, gaitasun, interes eta ibilbideak dituzten motor aeronautiko eta estrukturalaren osagaien sektoreko eragileak batu eta lan egiteko.

Zentroaren parte hartzeak eta UPV/EHUren eta Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Tekniken Garapenerako Enpresa Elkartearen zentro misto gisa sortu izanak, aukera ematen dute ekoizpen aeronautikoaren helburuko aplikazioetarako ikuspegi batekin lan egiteko, ahaztu gabe fabrikatzeko teknologia aurreratuei buruzko ezagutzaren sorrera, erabilera eta puntuan jartzea.

CFAAren xedea teknologien garapena sustatzea da, epe laburrera proiektuko bazkide diren enpresen prozesuetan eta, orokorrean, inguruko industrian aplikatu ahal izateko modukoak.

Ideia hori abiapuntu hartuta, sarritan unibertsitate eremukoak diren garapen teknologikoko mailak (MRL, Manufacturing Readiness Level 2 eta 5 bitartean) gerturatu nahi dira eremu adierazgarrietako prestaketa mailetara (MRL, 6-8), enpresen ekoizpen-beharrizanetara hurbiltzen direnak, hain zuzen. Ezagutza aplikatzea da proiektu eta zentro hauen xede nagusietako bat.

 
 

Energia Eolikoko FAZ – Windbox

Energia Eolikoko Aurreratuko Zentro aitzindaria da. Horri esker, sektore eolikorako produktu eta azpisistemen Euskadiko hornitzaileen posizionamendu teknologiko eta lehiakorra hobetu egingo da eta garapenen saiakuntza funtzionamendu errealaren antzeko baldintzetan egin ahal izango dute, prototipoak balioztatu eta optimizatu eta merkatuan erraz eta modu seguruan sartzeko.
 
WINDBOX proiektuaren helburuak honakoak dira:

-Energia eolikoaren CoE (cost of energy) murriztea, euskal hornitzaileek garatutako aerosorgailuen azpisistema kritiko eta osagaien hobekuntzaren bidez.
-Euskal enpresentzako ekipamendu teknologikoki aurreratuak lortzeko laguntza. Horri esker, lehiakide globalen artean bereizteko aukera izango dute eta OEM fabrikatzaileen aurrean posizionamendu eta sinesgarritasun handiagoa lortuko dute.
-Balio erantsi handiagoa balioztatzea: Errealitatearen oso antzeko baldintzetan lan egitea, erakunde independente baten balioztatzea eta ez saltzailearena berarena, sistema osatuagoen balioztatzea eta ez sistema isolatuena.
-Makina mota guztietarako osagaien saiakuntzak, posizionamendu estrategiko batera bideratuta, on-shore eta off-shore, 8-8 MX aerosorgailu eredu berrien hornitzaile gisa.
-Euskal ekoizleen potentziala eta garapenerako gaitasuna proiektatzea eta Euskadi sektore horretan posizionatzea.

 
Azken ordukoa!