Erreferentziak


Zer da Industria 4.0?

Industria 4.0 terminoak laugarren industria-iraultza deiturikoa hartzen du barne. Iraultza honen sorkuntza sistema integratuen garapenak, konektibitateak eta mundu fisiko eta birtualaren arteko konbergentziaren eboluzioak ekarri du. Horrek guztiak objektuak, informazioa eta pertsonak integratzeko gaitasun batzuk ematen ditu, ondasun eta zerbitzuen produkzio eta erabileran jauzi kualitatiboa eman dezaketenak.
 

Zeintzuk aukera eskaintzen ditu?

4.0 industriak mugarri garrantzitsua ezarriko du lehiatzeko moduan. Profesionalentzako aukera berriak fabrikazio-prozesu berrien diseinuarekin, merkaturatze forma berriekin, industria-produktu digitalen sorkuntzarekin eta bestelakoekin daude erlazionatuta.
 

Zer da RIS3 – Espezializazio adimenduna?

Research & Innovation Strategies for Smart Specialisation izenaren Akronimoa – Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia Espezializazio Adimendunerako. Espezializazio adimendunaren helburua herrialde eta lurralde bakoitzeko ezaugarri eta aktibo bereziak identifikatzea da, abantaila lehiakorrak azpimarratu eta interesdunak eta lurralde bakoitzeko baliabideak elkartzea etorkizunera begirako ikuspegi konkretu baten inguruan, bikaintasunera begira, eta ezagutza fluxuak handituz.
 

 

 
Azken ordukoa!