Robotika Kolaboratibo eta Malgua


Robotika Kolaboratiboaren eta Malguaren esparru honek helburutzat dauka erantzun integrala ematea automatizazio eta robotika arloetako konponbideen Euskadiko balio-katean parte hartzen duten enpresen premiei. Aukera paregabea industria-ehunaren lehiakortasuna eta langileen gaikuntza hobetzeko.

 

Testuingurua

  • Gero eta produktu pertsonalizatuagoak behar direnez, serieak ere gero eta laburragoak dira, baita unitate bakarrekoak ere.
  • Modulartasunaren eta malgutasunaren eskaera gero eta handiagoa da.
  • Fabrika seguruak, non langileek ez baitute egiten osasuntsua ez den zereginik.
  • Eskulanaren zahartzea, eta lana egoki egin beharra etengabe eboluzionatzen duen lanpostu batean.
  • Lehiakortasuna mantentzeko, operazio berri eta konplexuak automatizatu behar dira.
  • Egungo konponbideek muga handiak dituzte, eta hori dela medio, automatizatzeko eskaerak ez dira ekonomikoki bideragarriak.

 

Azeleragailua

Espazio bat teknologia eta abangoardiako ezagutza eskuratzeko.

  • Ingurune industrial erdi-egituratuetan integratutako robotika, pertsonekin batera existitzen dena.
  • Aldaketetara egokitzea prozesuetan eta ingurunean.
  • Gaitasun handiak eskaintzea industria arloan: eraginkortasuna, disponibilitatea, fidagarritasuna eta kostua.
  • Eta urrunetik konektatzeko gaitasunak (lainora), zeregin hauek errazteko: laguntza teknikoa, jarraipena, akatsak aurreikustea, egokitzapena/birprogramazioa.

 

Nori zuzenduta dago?

  • Ekipo eta osagaien fabrikatzaileei
  • Simulazio, programazio eta sistema robotikoen kontrol aplikazioen garatzaileei
  • Konponbide robotizatuen integratzaileei
  • Azken erabiltzaileei

 

Zerbitzuak
    Informazio eta aholkularitza:

  • Aukerak, konponbideak eta ekipamenduak identifikatzea.

 

Ezagutza sortzea eta transferitzea:

  • Konponbide robotiko berritzaileen diseinu kontzeptuala.
  • Robotikaren bidez operazio konplexuak automatizatzea.
  • Robotika kolaboratiborako aplikazioak, gizaki-robot elkarreragina segurua izan dadin.
  • Simulazio, programazio eta sistema robotikoen kontrol aplikazioen garapena.

 

Sistema robotikoa gaitasunez hornitzea posizioa antzemateko, identifikatzeko eta kalkulatzeko:

  • Ikusmen sistemak.
  • NDT ikuskapen sistemak.
  • Sentsorika aurreratua.
  • Ibilbide dinamikoa planifikatzea, ustekabeko oztopoak saihestuz, beso sinkronizatuak.

 

Training-a eta zuzeneko esperimentazioa:

  • Azken belaunaldiko robotekin.

 

Lankidetza eta coworking-a:

  • Berrikuntza irekia eta aukerak identifikatzea eragile desberdinekin lankidetzan.
  • Nazioarteko robotika-sare bikainekiko lankidetza sustatzea eta erakartzea.
  • Talentua erakartzea.
  • Nazioarteko eskalako negozio-aukera berriak erakartzea.

 


 

iconos spri contacto-formulario

 
 

Contacta directamente y te llamamos

Izena*   Telefonoa*   Posta elektronikoa*
Mezua*:

SPRIk ez ditu bilduko inprimaki honetako datu pertsonalak, baizik eta zuzenean jarriko da harremanetan ekitaldiaren arduradunarekin.

 Legezko oharra

 

 

 
Azken ordukoa!