Basque Industry 4.0


 

Basque Industry 4.0 ekimenak honako apustuak egin ditu: ekoizpen-sistema eta baliabideetan adimena txertatzea, sortzen ari diren teknologia eta gaitasunak produktu eta prozesu berrietarako baliatzea, material aurreratuak balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan txertatzea, erabilitako baliabideen eraginkortasun eta iraunkortasuna eta balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea.

Azken urteetan, Eusko Jaurlaritzak RIS3 izeneko Espezializazio Adimendunaren Estrategia definitu du. Beste elementu batzuen artean, honakoak markatzen ditu: industria-sarean eta Euskadiko gaitasun teknologikoetan oinarritutako produkzio espezializazioak. Arlo horietako bat Fabrikazio Aurreratua deritzona da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak estrategia espezifiko bat garatu du, Basque Industry 4.0 estrategia, hain zuzen.

Lurralde mailako estrategia bat eraikitzeko ezagutza zientifiko eta teknologikoak behar dira, baina ez hori bakarrik; merkatuko ezagutzak eta ekintzaile gaitasunak ere behar dira. Hau da, lurralde mailako estrategia parte-hartze prozesu baten emaitza da; horretan parte hartzen dute administrazio publikoek, enpresa komunitateak, mundu akademiko eta ezagutzaren munduak eta gizarte zibilak. Horrela eraiki da Fabrikazio Aurreratuaren Estrategia.

Estrategia horren lehentasunak honakoak dira: produktu berrien sorkuntzan ekarpenak egitea, material berriak gehitzea eta espezializazio sektoreen fabrikazio-prozesuetan hobetzea.

 

 

 
Azken ordukoa!