SPRI Taldeak serbitizazioari buruzko jardunaldi bat antolatu du uztailerako

2017ko Ekaina 08,

garaia polo
Polo Garaia.

Lau euskal enpresak hizpide hartuko dute zerbitzu aurreratuak -negozio eredu berri bat- aplikatzean bildu duten esperientzia.

 

SPRI Taldeak serbitizazioari buruzko jardunaldi bat antolatu du uztailaren 4rako. Serbitizazioa da zerbitzu aurreratuak aplikatzea enpresetan.  Lau euskal enpresak parte hartuko dute ekitaldian, bertatik bertara azaltzeko negozio eredu berri horrekin bildu dituzten esperientziak.

 

Jardunaldia Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egingo da, eta Danobatgroup, Pasaban, Alfahogar eta Fagor Arrasate enpresek parte hartuko dute. Hori baino lehen, Ion Iriartek, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak, “Serbitizazioaren eta zerbitzu aurreratuen diseinuaren giltzarriak” izeneko hitzaldia emango du.

 

Tradizionalki produktura zuzendu izan diren enpresentzat aukera esparru berri bat ireki da zerbitzu aurreratuen esparruan,  IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) produktuetan eta fabrikazio prozesuetan sartu direlako eta  kontsumo-ereduak produktuen funtzio eta esperientziarantz eboluzionatzen ari direlako. Serbitizazioranzko -zerbitzuetara bideratutako negozio ereduetaranzko- trantsizioa gertatzen ari da jada manufaktura arloko hainbat sektoretan.

 

Euskadiko industria manufaktura-industria izan da tradizionalki. Jardunaldi honen helburua da serbitizazioaren funtsak eta giltzarriak ezagutaraztea. Hala, hizpide hartuko dira serbitizazioaren aukerak eta erronkak, eta kontzeptua hobeto irakasteko, estrategia horren aldeko apustua egin duten euskal enpresen kasu zenbait azalduko dira.

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke