Eusko Jaurlaritzak Basque Industry 4.0 estrategia aurkeztu du Madrilen

2017ko Maiatza 31,

arriola basque industry
SPRI Taldeko zuzendaria Alex Arriola.

SPRI Taldeko zuzendari nagusiak 4.0 Industria Konektatua estrategiarako lantaldeari buruzko jardunaldi batean parte hartu du.

 

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen –enpresen garapenerako agentziaren- bitartez aurkeztu du asteazken honetan Madrilen 4.0 industriari buruzko Euskadiko estrategia. Alex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, 4.0 Industria Konektatuaren estrategiari buruzko jardunaldi batean parte hartu du Madrilen.

 

Jardunaldi horretan ezagutzera eman dira 4.0 Industria Konektatua estrategiaren gobernantza-sistemaren baitan sortutako lantaldearen funtzioak. Talde hori aldian behin bilduko da elkarren artean trukatzeko industriaren digitalizazioari buruzko jardunbide egokiak, esperientziak, emaitzak eta  proiektu bateratuak.

 

SPRI Taldeko zuzendariak eta IGAPEko (Galiziako Ekonomi Sustapenerako Erakundeko) zuzendari nagusiak aurkeztu dituzte 4.0 industriaren inguruko autonomi erkidegoetako estrategiak.

 

Arriolak hizpide hartu du RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia eta adierazi du Europar Batasunaren zuzentarauetan oinarritutako estrategia bat dela, zeinaren bidez finkatzen baititu, besteak beste, espezializazio produktiboko arloak, oinarritzat hartuz Euskadiko ehun industriala eta gaitasun teknologikoak. Fabrikazio Aurreratuarena da arlo horietako bat, eta Eusko Jaurlaritzak arlo horri zuzendutako estrategia espezifiko bat garatu du: Basque Industry 4.0.

 

Lurralde mailako estrategia bat sortzeko ezagutza zientifiko eta teknologikoak behar dira, baina baita ere merkatuko ezagutzak eta ekintzailetzako gaitasunak. Hau da, lurralde mailako estrategia prozesu parte-hartzaile baten emaitza da, eta prozesu horretan parte hartzen dute administrazio publikoek, enpresa komunitateak, mundu akademikoak eta gizarte zibilak. Bide horretatik, Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Estrategia garatu du, Euskadi oinarri industrialeko ekonomia gisa posizionatzeko eta lider bihurtzeko, ezagutzan intentsiboa den fabrikazioa bultzatuz.

 

Estrategia honen lehentasuna da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak txertatzea eta fabrikazio prozesuak hobetzea espezializazio sektoreetan.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke