Sprilur-ek Bilbon elkartu ditu tokiko kudeaketa publikoko enpresen eta enpresa-guneen kudeaketako Estatuko bi elkarteak

2017ko Martxoa 30,

Industria sailaren sailburuordea, Javier Zarraonaindia Estatuko Elkarteetako eta Sprilur-eko ordezkariekin

• CEPE (Coordinadora Española de Polígonos Empresariales) eta ELIGE (Red de Empresas Locales de Interés General) elkarteek beren Batzar Nagusiak egin dituztenez, abagune hori aprobetxatu da “Espazioak kudeatuz, zerbitzu publikoak kudeatuz” jardunaldi teknikoa egiteko.
 
• Estatu mailako erakunde publiko eta pribatuak Bilbon elkartu dira, elkarrekin aztertzeko berrikuntzaren aldeko apustua eta industria-guneen kudeaketako eredu berriak, eta denen artean bateratzeko horien inguruko iritziak.
 
• Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak eman dio buru jardunaldiari, eta bereziki azpimarratu du zein beharrezkoa den “aliantzak eta lankidetzak sortzea tokiko garapen ekonomikoan eta bizikidetza sozial eta enpresarialeko inguruneetan interes komunak dituzten erakunde publiko-pribatuen artean”.
 
José Miguel Artazak (Sprilur-eko zuzendaria), Javier Villarrekin (ELIGEko presidentea) eta Alejandro Saez de San Pedrorekin (CEPEko presidentea) batera inauguratu du gaur Bilbon (Eusko Jaurlaritzak Bizkaia Plaza Eraikinean duen egoitzan) “Espazioak kudeatuz, zerbitzu publikoak kudeatuz” topaketa teknikoa. SPRILUR kide aktiboa da bi elkarte horietan (CEPE – Coordinadora Española de Polígonos Empresariales eta ELIGE – Red de Empresas Locales de Interés General), eta euren Batzar Nagusien ekitaldiaren barruan antolatu da jardunaldia.
 
Horregatik, Sprilur izan da (SPRI Taldearen menpekoa eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikia) jardunaldi teknikoaren antolatzaileetako bat, Estatu mailako bi elkarte horiekin batera. Jardunaldi horren helburua izan da elkarrekin aztertzea berrikuntzaren eta industria-guneen kudeaketa eredu berrien aldeko apustua eta elkarrekin bateratzea horien inguruko iritziak, ahalegina eginez bi elkarteen arteko topaguneak bilatzeko.
 
Enpresa-guneen eta tokiko zerbitzu publikoen kudeaketaren erronka garrantzitsuenetako bat da balioan jartzea inguruneen, industrialdeen eta gune sozialen potentziala, eta bultzada bat ematea gune horien eta udalerrien arteko bizikidetzari, helburutzat harturik enpresen eta ekonomiaren garapena.
 
Jardunaldiaren inaugurazioan, SPRILUReko zuzendari José Miguel Artazak eskerrak eman dizkie bi elkarteei, beren esperientziak eta ezagutza eskaintzeagatik eta jardunbide egokiak partekatzeagatik, informazio hori baliagarri izango baita berriren berri dinamizatzeko enpresa-guneak eta tokiko ekonomiak garatzeko diseinatutako espazioetan eskainitako zerbitzu publikoak.
 
Gainera, bi Sareetako ordezkariek eta enpresa-guneetako adituek hizpide hartu dute industria-guneen eta zerbitzu publikoen gaur egungo egoera. Orobat adierazi dute aliantzak sortu behar direla zerbitzu publikoetan eta produkzio espazioetan, esaterako, hornikuntza eta uren arazketarako, konektagarritasun eta garraiorako, mugikortasun ereduetarako, garbiketa eta bilketarako, parke eta lorategietarako… enpresa-guneak “jarduera propiodun espazio berde” bihurtuz. Era berean, jardunbide egokien hainbat kasu aurkeztu dira, zeintzuek helburutzat baitute industria-guneen dinamizazioa eta kalitatea lortzea eta enpresa-guneen gobernantza eta kudeaketa hobetzea.
 
Bertako zein Estatuko enpresa publiko eta pribatuetako ehun bat ordezkari bildu dira jardunaldi tekniko eta praktiko honetara. Topaketa hau bakarra izango da Estatu osoan, bertara bildu baitira enpresa-guneen eta tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa hobetzea helburu duten erakunde eta enpresa publiko-pribatuez osatutako bi Elkarteak.
 
Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak eman dio buru jardunaldiari, eta bereziki azpimarratu du zein beharrezkoa den “aliantzak eta lankidetzak sortzea tokiko garapen ekonomikoan eta bizikidetza sozial eta enpresarialeko inguruneetan interes komunak dituzten erakunde publiko-pribatuen artean”. Hala, enpresa-guneen kudeaketan eta erabilpenean inplikatutako eragileek apustu sendoa egin behar dute gune horiek zaindu eta mantentzeko, kalitate maila eta zerbitzuak sailkatzeko, eta horrela udalerrien eta, beraz, lurraldeen garapen ekonomikoa ahalbidetzeko.
 
Zentzu horretan, Sprilur-ek eutsi egingo dio azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko lankidetza publiko-pribatua garatzeko hartua duen konpromisoari, eta enpresa-gune sostengarriagoen aldeko apustua egingo du, bizikidetza eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke