Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 urtarrila, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Bizkaia: 4.0 teknologietako punta-puntako zortzi startupek BIND 4.0-ren 4. edizioan

Helburu horretarako, 4.0 industriarako funtsezkoak diren teknologietan adituak diren mundu osoko startupen eta Euskadiko trakzio-enpresen arteko lankidetza sustatzen du...

Industria adimenduneko BIND 4.0 startupen azeleratzaile publiko-pribatuak goraka ari diren 38 enpresa hautatu ditu datorren urtarrilaren 21ean hasiko den bere azelerazio-programaren laugarren edizioan 4.0 industriako 53 proiektu garatzeko.

Urtarrilaren 21ean BIND 4.0, bizkortze publiko-pribatuko programaren laugarren edizioa abiaraziko da, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera, euskal ekosistema industriala eta ekintzailea indartzeko. Helburu horretarako, 4.0 industriarako funtsezkoak diren teknologietan adituak diren mundu osoko startupen eta Euskadiko trakzio-enpresen arteko lankidetza sustatzen du.

Oraingoan 17 herrialdetako 80 startup iritsi dira finalera. Hautaketa manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetako 52 konpainia handiek egin dute, BIND 4.0-rekin elkarlanean. 78 herrialdetatik etorritako 577 proposamen aztertu dituzte asteetan.

Aurten azelerazio-programan parte hartzeko hautatutako startupen jatorriari dagokionez, nabarmendu beharra dago 18k Euskal Autonomia Erkidegoan dutela jatorria — 4 Arabakoak dira, 6 Gipuzkoakoak eta 8 Bizkaikoak —:

Accexible
AquaDAT
Bytek
Binary Soul
D&A Innovative Systems SL
Ironchip
Nexmachina Solutions
Teknan (Nantek Hub SL)

 

Lau urteko lanaren ondoren, BIND 4.0 ekimen paregabe gisa finkatu da, aukera ematen baitu industriaren transformazio digitala bultzatzeko eta, aldi berean, erreferentziako bezeroen agertokietan teknologiak baliozkotzearen bitartez ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko. Ekimen horrek, gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren sostengua dauka, SPRI Taldearen bitartez gauzatua. Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapeneko agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren buru da, UpEuskadi plataformaren bitartez.

  

BIND 4.0-ri buruz

Talentua eta startup onenak erakartzeko mundu-mailako lehiaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan fabriken digitalizazioa bereizgarri duen Laugarren Industria Iraultza deritzona garatzeko apustuaren emaitza da BIND 4.0 programa. Helburu horretan bildu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusietako 52, baita laguntzaile teknologiko gisa parte hartzen duten nazioarteko punta-puntako konpainiak ere, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services.

Programak alde bien interesak uztartzen ditu: alde batetik, euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startupak behar dituzte, eta bestetik, BIND 4.0 programak laguntza ematen die startup horiei hainbat esparrutan, hala nola fakturazioan, entzute handiko bezeroen bidez merkaturako bidea zabaltzen eta garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko baliabideak ematen. Modu horretara bi helburu konbinatzen dira: goraka ari diren enpresa-proiektuak azeleratzea eta finkatutako konpainiei transformazio digitalerako bultzada ematea.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak