(Euskera) Barne-ekintzailetzari buruzko Mintegia: izena emateko epea zabalik

Thursday, October 23rd, 2014

seminario-intraemprendimiento banner spri

Azaroan zehar, Barne-ekintzailetzan gaitzeko Mintegiak egingo dira Bilbon eta Donostian, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Sailak antolatuta, hiru Lurralde Historikoetako Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin elkarlanean. Mintegiak 50 langiletik gorako industria-enpresei zuzenduta daude.

Plaza mugatuak dira, eta izena emateko, ondoko estekan sakatu.

Izena ematea eta plaza erreserbatzea

Mintegia bi egunekoa da (16 ordu). Prestakuntzaz landa, Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Ekimenean parte hartzen ari diren euskal enpresa traktoreetako zuzendaritza-kideekin “solasaldiak” ere eskainiko ditu.

Bi egunotan, besteak beste, ondoko gaiak jorratuko dira: “Estrategia korporatiboa eta barne-ekintzailetza”, “Ideiatik negozio-eredura”,  “Ekintzaile korporatiboaren ezaugarriak” eta “Barne-ekintzailetzarako kudeaketa-ereduak”.

Prestakuntza arlo horretako profesional eta irakasle adituek eskainiko dute:

Sabin Azua

  • IESEn Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan Masterra eta Deustuko Unibertsitateko Enpresa eta Ekonomia Zientzian lizentziaduna
  • Bazkide Zuzendaria B+I Strategy enpresan, Aholkularitza Estrategia eta Lehiakortasunean espezializatua
  • 30 urtetik gorako esperientzia aholkularitza estrategikoan, besteak beste, ondokoekin Vidrala, CAF, Fagor Arrasate, Orkli, Batz, Elecnor, eta abar.
  • Hizlaria enpresa-estrategia eta lehiakortasunari buruzko aunitz forotan.
  • Strategic Management Society delakoan bazkidea.

Antoni Flores

  • CEO Loop – Business Innovation enpresan (berrikuntzan oinarritutako negozio-eredu berriak sortzen Europan erreferentea den enpresa) eta Competitve Design Network (CDN) konpainian (produktuen diseinu eta garapenean aditua)
  • Lehiakortasuna, berrikuntza eta negozio-eredu berrien kudeaketan aditua
  • Arlo hauetan aholkularia izan da, besteak beste, ondokoetan: Hewlett Packard, Inditex, Casals, Steelcase, Bosch, eta abar
  • Bere bloga, www.antoniflores.com, erreferentzia nagusietarikoa da mundu mailan.

Mathieu Carenzo

  • Enpresa Zuzendaritzan Masterra (MBA), IESE Business School. Master of in International trade, ESSCA, France. Bachelor of Arts in Marketing, ESSCA; France
  • IESEn irakasle “enpresen sorkuntzan”, ekimen berritzaileen finantzaketan zentratuta.
  • VentureHub delakoan sortzailea. Ekosistema berritzaileari (ekintzaileak, inbertsiogileak, inkubatzaileak, parke teknologikoak, funtsak eta abar)
  • Hiru enpresen ko-sortzailea
  • Gaur egun inbertsiogile pribatua da hainbat enpresatan eta Espainiako Global Entrepreneurship Week delakoan buru da.

Lehen edizioa, Azaroak 6 eta 7

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko Eraikin Nagusiko Gela Digitala

Bigarren edizioa, Azaroak 20 eta 21

Kabi 612 eraikineko Entzungela, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan

Informazio gehiago

Mintegia Eusko Jaurlaritzak buru duen Barne-Ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren baitan egingo da, EBZen laguntzarekin.

Related articles
This may also interest you