Azaroaren 27an, 28an eta 29an, Euskadiko Parke Teknologikoek eta Adigestek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, CDTIrekin eta Basque Enterprise Europe Networkekin (SPRI, Innobasque eta Gipuzkoako Bazkundea) lankidetzan, “Enpresentzako Europako laguntzak eta nazioartekotzeko beste programa batzuk” jardunaldiak antolatu dituzte.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
Azaroak 27, 10:00-12:15, Eraikin Nagusian
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Azaroak 28, 10:00-12:15, 101 Eraikin Nagusian
Arabako Teknologi Parkea
Azaroak 29, 10:00-12:30, Eraikin Nagusian
Jardunaldi honen helburua da nazioarteko I+G proiektuak egiteko eta nazioartekotzeko jardueretarako laguntzen programara sarrera erraztea. Era berean, CDTIk, Europar Batasuneko “National contact point” denez, Horizon2020ren 2018-2020 Laneko Programaren albisteei buruzko informazioa emango du eta foru-aldundietako eta CDTIren programa nagusiak deskribatuko dituzte bertan, baita enpresen nazioartekotzea babesteko laguntzako zerbitzuak ere.
Jardunaldia gaur egun I+G arloko nazioarteko proiektuetan dabiltzan enpresei zuzenduta dago. Baita nazioartekotze-programetan parte hartzea planteatzen ari diren eta proiektuaren ideiak egituratzeko eta/edo epe luzeko partaidetza-estrategia definitzeko lehen urratsetan laguntza behar duten guztiei ere.
Saioen amaieran, aldebiko topaketak izango dira; bertan, proiektu eta ideiak alderatu ahal izango dira hizlariekin. Interesa duten pertsonek eta enpresek erantsitako formularioa bidali beharko dute helbide honetara: innovacionbizkaia@parke.eus.
Elkarrizketetarako lekuak izen-emate ordena zorrotzaren arabera emango dira.
Naziartekotze-programak
Nazioarteko partzuergoak sustatzeko programak
3i programa
I+G+b proiektuen finantzaketa programak
Nazioarteko Lankidetza (Eureka, Iberoeka, Aldebikoak eta Alde bakarreko ziurtapenekoak)
H2020an parte hartzeko zenbait programa
Finantzaketa-eskemak
2018-2020 Laneko Programen berrikuntzak
Enterprise Europe Network: ETE-ei berrikuntzan, hazten eta nazioartekotzen laguntzen
Aurretiazko eskaera izen-emate formularioaren bidez
Por favor, rellene el siguiente formulario con sus datos personales y los de la empresa a la que pertenece.
Si tiene problemas en el registro contacte con nosotros a través de info@spri.es / T.: 902 702 142. Los campos con * son obligatorios.
No hay plazas disponibles para este evento.