Sendotzea


Enpresa berri guztien ia erdia desagertu egiten dira lehenengo lau urteetan. Hona hemen desagertze horren arrazoi garrantzitsuenetako batzuk: finantza kudeaketa ez eraginkorra, ez ezagutzea une bakoitzean erabili beharreko finantza tresnak, arazoak giza taldearekin eta zehazki bezeroekin, talde sustatzailearen lidergo eza eta gatazkak konpontzeko ezintasuna, gabeziak negozio ereduan eta arazoak ondorengotza edota negozioen transmisio prozesuei aurre egiteko orduan.

Etapa hori arrakastaz gainditzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRIk hainbat tresna eskaintzen dituzte: Arrisku Kapitala, kreditu parte-hartzaileak, bermeak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak eta lanean jarraitzen dugu eskura ditugun finantzaketa iturriak zabaltzeko eta hobetzeko.

Gainera startup-ei laguntza ematen diegu hazkunde plana gauzatzeko eta negozioa atzerrira proiektatzeko, kasu honetan ere EBZen bitartez.

Spriren laguntzen katalogoa Spri

Hemen gaude zure proiektuari
laguntzeko

Aurkitu
behar duzun
laguntza

Deitu iezaguzu

Euskal Industriarentzako Arreta Zerbitzua
Jakin nahi baduzu zein laguntza dauden zure proiektuarentzat

Laguntza behar baduzu tramiteak
egiteko edo inprimakiak betetzeko…