Laguntza zerbitzuak. Start-Ups


Testuinguru sozioekonomikoa betiko aldatu da eta horrek aukera ugari sortzen ditu profesional eta enpresentzat.

Aukeraz eta aldaketaz betetako eszenatoki honetan, ezinbestekoa da ideia edo ekimen ekintzaile guztiak kontrastatzea eta egiaztatzea martxan jarri baino lehen, edozein dela ere proiektuaren tamaina edo jarduera-sektorea. Gutxienez galdera hauek egin behar dizkiogu geure buruari:

  • Ba al dut ekintzailetzarako profil egokirik?
  • Ba al dut negozioren ideia argirik?
  • Ba al dut edo lortu dezaket eskainiko dudan produktu edo zerbitzuari buruzko ezagutzarik?
  • Badakit edo ikas dezaket enpresa bat kudeatzen?
  • Garatu nahi dudan jarduerak lege eskakizun espezifikoren bat du?
  • Ezagutzen al ditut nire jarduera garatuko den merkatua eta nire lehiakideak?
  • Pentsatu al dut nola ezagutarazi nire burua?
  • Ba al dakit nola babestu nire jabetza intelektuala eta industriala?
  • Nola egin behar dut nire negozio plana eta nola egokitu behar dut ahozko azalpenetarako?
  • Ezagutzen al ditut nire negozioa kudeatzen lagunduko didaten finantza arloko tresnak?
  • Ba al dakit zein den nire proiektuari komeni zaion forma juridikoa?

Laguntza integrala, malgua eta beren premien araberakoa, martxan jar daitezen.

Horregatik guztiagatik, eta berrikuntzarekin hartutako konpromiso sendoagatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRIk behar duten laguntza ematen diegu enpresa-ekimen berriei: laguntza integrala, malgua eta beren premien araberakoa, martxan jar daitezen, haz daitezen eta merkatuan arrakastaz errotu daitezen. Lehentasuna emanez beti Zientzia eta Teknologia Planaren barruan estrategikotzat jotako sektoreetako oinarri teknologikoko edota berrikuntza aurreratuko proiektuei (Start-up): Industriala, Informazio Teknologiak, Software garapen aurreratua, Biomedikuntza-Biozientziak, Nano eta Mikroteknologia, Hizkuntzaren Teknologia eta Energia garbiak eta berriztagarriak. Lan hori Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (BIC) bitartez gauzatzen da.

Start-up-ak sortzeko guneak Euskadin. BICs

"Ekosistema bat babesten, osatzen, gaitzen eta sortzen dugu startup-ei garatzen laguntzeko eta negozioaren fase guztiak (hazkundea, sendotzea eta negozioaren proiekzioa) lantzeko behar dituzten gaitasunak emateko”. Enpresa eta Berrikuntza Zentroak".

BIC ARABA
C/ Albert Einstein, 15
Parque Tecnológico de Alava
01510 – Miñano (Alava)
Telefonoa: 945 298 282
Email: bicaraba@bicaraba.eus

BIC GIPUZKOA
Parque Cientifico Tecnológico de Gipuzkoa
Paseo Mikeletegi, 83
20009 Donostia
Telefonoa: 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus

BIC BIZKAIA
Sabino Arana 8
48013 Bilbao (Bizkaia)
Telefonoa: 944395622
Email: info@bicbizkaia.eus

BIC GIPUZKOA
Edificio Fundación Tekniker
C/ Iñaki Goenaga, 5
20600 Eibar
Telefonoa: 943 000 999
Email: bic@bicgipuzkoa.eus

BIC BIZKAIA EZKERRALDEA
Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33
48901 Barakaldo (Bizkaia)
Telefonoa: 94 418 41 00
Email: info@bicezkerraldea.eus

BIC GIPUZKOA
Goiru Kalea 1, Edificio A, 4º
20500 Mondragón – GIPUZKOA
Telefonoa: 943 712 072
Email: bicarrasate@bicgipuzkoa.eus

Informazio gehiago izateko, jo ezazu Up Euskadi blogera non ekimenaren berri eguneratua, albisteak, arrakasta-kasuak, artikulu gomendatuak eta abar ikusi ahal izango dituzun.

Spriren laguntzen katalogoa Spri

Hemen gaude zure proiektuari
laguntzeko

Aurkitu
behar duzun
laguntza

Harpidetu zaitez gure
newsletter-ak jasotzeko

Ezagutu euskal industria berriari buruzko
albisteak, laguntzak eta ekitaldiak