Tknika eta euskal Merkataritza Ganberek Belaunaldi Ekintzaile berria ahalbidetzen dute

7 January, 2017

Tnika-k eta euskal Merkataritza Ganberek enpresa-negozioetan jarraitzearen alde elkarlanean aritzeko lankidetasun akordio bat sinatu dute. Ekimen hau bi programaren bidez garatuko dute: “Berriz Enpresa” eta “Emprendimiento – Relevo Generacional”.

 

“Berriz Enpresa” Eusko Jaurlaritzak Euskadiko lanbide heziketako zentroetan bultzatutako programa bat da. Tknikak “Berriz Enpresa” “Emprendimiento – Relevo Generacional” programarekin koordinatuko du negozioen jabe diren pertsonekin izango duten harremana kudeatuz. Bi programa hauek baliabide interesgarriak dira euskarri sozioenpresarial gisa eta Euskadiko egoera ekonomikoa suspertzen laguntzen dute.

 

Alde batetik, Berriz Enpresa Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatuen sektoreetako enpresa-aktibitatearen jarraipena errazteko helburua duen programa da. Banan-banakoak, doakoak eta konfidentzialak diren zerbitzuak eskaintzen dizkiete saltzaile eta erosleei, baita erlazionatutako diru-laguntzei buruzko informazioa ere.

 

Bestetik, Tnikak “Emprendimiento – Relevo Generacional” transmisio programa koordinatuko du. Programa hau Lanbide Heziketatik etorri diren eta ekimen enpresariala duten pertsonei zuzenduta dago, jabeak jubilatzear dituzten negozioen arduradun bihurtzeko.

 

Tknikak eta euskal Merkataritza Ganberek kolaboratzaileen sare operatibo bat eratzeko asmoa dute. Kolaboratzaile hauek jubilazioagatik itxi aurretik negozioak salerosi nahi lituzketen pertsonekin kontaktuan egongo lirateke, belaunaldi berriaren oinordetza egokia bideratzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow