Startupetan inbertitzeko VIII. Keiretsu Forum ekitaldia Donostian

17 November, 2016

Keiretsu Forum-ek, munduko Business Angels sare handienak, bere Foroaren zortzigarren edizioa egingo du abenduaren 15ean Euskadin. Ekitaldi horretan, ekintzaileek 500.000€-rainoko inbertsioa lortu ahal izango dute beren proiektua garatzeko, eta gainera, prestakuntza eta feedback-a jasoko dute proiektu hori inbertitzaileen aurrean aurkezteko.

Donostiako Sustapenak, Keiretsu Forum Spain-ek eta OTEIC Taldeak bultzatzen dute proiektu berritzaileetan inbertitzeko plataforma hori.

 

2016an egingo den 3. Foro horretan, hazteko potentzial handia duten proiektu berritzaileek aukera izango dute beren burua aurkezteko Euskadiko inbertitzaile pribatuen aurrean, Donostian. Proiektu horiek lehenbizi hautaketa eta prestakuntza prozesu bat iragan behar dute, hobetu ahal izateko inbertsiogileen aurrean aurkeztu baino lehen. Gainera, Keiretsu sarearen hedapen-lana aprobetxatuko dute, zeinak sareko 2.500 kideen –inbertitzaileen- artean zabaltzen baititu aurkeztutako proiektuak.

 

Foro bakoitzean sektore anitzetako 5-7 proiektu bitarte aurkezten dira. Bakoitzak 10 minutu izaten ditu inbertitzaileen aurrean lehen aurkezpen bat egiteko, eta haien interesa pizteko. Hori lortuz gero, beste bilera batzuk egiten dira proiektua sakonago aztertzeko.

 

Foro oso interesgarria da mota guztietako inbertitzaileentzat, zeintzuek beren deal-flow-a maximizatu baitezakete, Euskadiko chapter-ean aurkeztutako proiektuak aztertuz eta sarearen mundu osoko 46tik gora egoitzatan (hasi Silicon Valley-tik eta Bonbairaino) egiten diren Foroetako aurkezpenak ikusiz. Badute baita ere Inbertitzaileentzako Prestakuntza espezifikoa urtero Donostian egiten den Keiretsu Academy ekitaldian.

 

+info: euskadi@keiretsuforum.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow