Startup-ak protagonista izango dira “Basque Industry 4.0” kongresuan

15 October, 2016

Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatzen duen “Basque Industry 4.0” kongresuan, hots, industria 4.0-ren arloan erreferentziazkoa den ekitaldian, txoko bat eskainiko zaie industria tradizionalen eta EIKTetan espezializatutako startup berrien -BIND 4.0 programaren barruan sortuak- arteko lankidetza esperientziei.

Enpresa industrial asko jabetu dira aurrera egin beharra dagoela 4.0 industriarantz, eta horretarako egitura teknologikoak behar dituztela, dela aliantzen bidez edo dela startup teknologiko osagarrien laguntzaz.

 

Iraultza industrial berriaren, fabrika adimendunaren, erronka aztertzen duen kongresua. Euskadiko eta Europako errealitatea, esperientziak eta eragileak.

 

Basque Industry 4.0 ekitaldiaren III. edizio honetan laugarren iraultza industrialari buruz eztabaidatuko da. Prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan zentratutako ekitaldia.

 

Prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan zentratutako ekitaldia. Diseinurako, garapenerako, produkziorako, logistikarako eta fabrikazioaren kudeaketa integraturako tresna adimendunak. Euskadiko fabrikaziorako joera interesgarrien azterketa: software garapena, datuak masiboki aztertzeko eta biltegiratzeko sistemak, sentsoreak eta elektronika sartzea produkzio prozesuetan elkarreragiten duten elementuetan eta prozesu horietatik eratorritako produktuetan, gizakiaren eta makinaren arteko bizikidetza eta informazio aberastua izatea erabaki hobeak eta egokiagoak hartzeko.

¡LAUGARREN INDUSTRIA-IRAULTZA HONEN PARTAIDE IZAN ZAITEZ!
Egitaraua Basque Industry 4.0-an kontsultatu dezakezu eta baita izena eman ere.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow