Bizkaiko emakume ekintzaileei laguntzeko ANDREKintzailea programa

1 December, 2016

 

Emakume ekintzaileentzako Laguntza, Trebakuntza eta Sormenerako “ANDREkintzailea” programaren edizio berri bat egin da aurten. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak sustatzen du, emakumeen ekintzailetza bultzatzeko. 

Beren enpresa martxan jartzeko Foru Aldundiaren laguntzak jaso dituzten edo helburu horretarako autonomo gisa alta hartu duten emakumeei zuzentzen zaie ekimena. Trebakuntzarako tailer orokorrak eta zehatzak garatzen dira, ekintzaile bakoitzaren beharrizanen arabera; eta badaude baita ere coaching eta mentoring programa indibidualizatuak.

Besteak beste, taldeko lan-saioak egiten dira, hots, espazio paregabeak elkarreraginean jarduteko, irudimena askatzeko eta informazioa bateratzeko, beti ere umore onean; aukera bikaina, beraz, giltzarriak, zailtasunak eta arrakastak partekatzeko konplizitatezko giroan, beren esperientziak, ibilbidea eta ekintzailetzaren abentura lehen eskutik kontatzen duten ekintzaileekin. Bide bat, norbere eskemak hautsiz eta negozioei forma emanez egin dutena, bakoitzak bere zailtasun eta abileziekin:

 

Entzun inspiratzeko:
Emakumezko ekintzaile horien parte-hartzeak baliagarriak dira arrakasta kontzeptu desberdinak ulertzeko eta begi bistara ekartzeko nolako profil profesionalak dituzten edota zein sektoretan dauden emakumeek zuzendutako enpresak. Bakoitzak kontatzen du zer den beretzat ekintzaile izatea, ongi jakinik ez dagoela norbere enpresa sortzea baino bide bereziagorik, eta, beraz, ez daudela ibilbide bi berdinak direnak.

 

Ekitea ikastea da:
Lan-esparru desberdinetan funtzionatu duten giltzarriak ezagutzea baliagarri da norbere enpresa proiektua hobeto ezagutzeko eta norbere negozioari buruzko galdera berriak egiteko. Gainera, lagungarri izan daiteke gai zehatzen inguruko zalantzei erantzuteko.

 

Partekatzea:
Momentu gogoangarriak parteka ditzakezu zuk bezala beren kontura lan egiten duten edo ekintzailetza prozesuan murgilduta dauden emakumeekin. Helburua da elkar motibatzea, ahalduntzea, eta puntu komunak bilatzea, ohiko pentsamoldeetatik irteteko.

 

Bilbao Metrópoli-30 erakundeak koordinatzen du programa, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED) eta Emakumeekin eta Peopleing erakundeen laguntzarekin.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow