Zure lehen Nortasun Digitala kosturik gabe, CEBEK Emprende eta “La Caixa” Gizarte Ekintzaren eskutik

9 November, 2016

Egin zaitez Cebek Emprende-ko kide, eta eskuratu zure lehen Nortasun Digitala, kosturik gabe! CEBEK Emprende-k eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak zure enpresaren lehen Nortasun Digitala eraikitzen lagunduko dizute, inolako kosturik gabe.  

Baduzu enpresa sortu berririk? Inolako kosturik gabe lor dezakezu zure lehen Nortasun Digitala. CEBEK Emprende-k (100 enpresa sortu berri baino gehiagoren bilguneak) bat egin du “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin, zure enpresaren lehen Nortasun Digitala sortzen eta kontratazio berriak egiten laguntzeko.

Zerbitzu grafikoan eta plataforma digitaletan espezializatutako CEBEK Emprende-ko enpresek emango dute zerbitzu hori, eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak finantzatuko ditu %100ean, jarduera hasi berri duten enpresarien lehiakortasuna sustatzeko. Hazteko erabakia hartzen duten enpresak ere babestuko dira kontrataziorako laguntzak emanda.

 

  • Nortasun korporatiboa
    Hasten ari zara eta oraindik ez duzu zure proiektua identifikatzen duen irudirik?

 

  • Web garapena
    Oraindik ez duzu aurkitu momentu “egokirik” zure web orria abiarazteko?

 

  • Social Media
    Badakizu Sare Sozialak garrantzitsuak direla, baina ez dakizu nola funtzionatzen duten eta nola lagundu diezazuketen?

 

  • Kontrataziorako laguntza
    Badakizu laguntza eman diezazukegula hurrengo kontrataziorako?

 

Zerbitzu grafikoan eta plataforma digitaletan espezializatutako CEBEK Emprende-ko enpresek emango dute zerbitzu hori, eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak finantzatuko ditu %100ean, jarduera hasi berri duten enpresarien lehiakortasuna sustatzeko. Hazteko erabakia hartzen duten enpresak ere babestuko dira kontrataziorako laguntzak emanda.

 

Zer eskaintzen du programak zehazki? 

  • Oinarrizko lehen Nortasun Korporatiboa. Logoa, txartelak eta oinarrizko bideo korporatiboa diseinatzea. Aldez aurretiko bilera.
  • Oinarrizko lehen Web Orria. Oinarrizko web orri bat diseinatzea eta garatzea WordPress-en. Aldez aurretiko bilera.
  • Sare Sozialetan sartzea eta horretarako prestakuntza. Bi kanal sozial irekitzea, edukien kudeaketa hilabetez, 150€ko Social Ads poltsa, eta lau orduko prestakuntza. Aldez aurretiko bilera.
  • Kontrataziorako laguntzak, gutxienez sei hilabeterako langile berri bat hartu nahi duten enpresentzat. “La Caixa” Gizarte Ekintzak baloratuko du esleipena.

 

Eman izena eta jaso behar duzun informazio guztia hemen:
www.cebekemprendelacaixa.cebek.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow