Gurpildun jatetxea: kalitatezko Q ziurtagiria duen Euskadiko lehen foodtruck-a

19 January, 2015

ELKARRIZKETA TRANSKRIPZIOA:

Duela hiru urte hasi zineten “Hambroneta”rekin, baina orain “foodtruck” bilatzaile bat jarri duzue martxan.

Bilatzaile izateaz gain, leihatila bakar bezala funtzionatzen du eta ez bakarrik ekitaldiak antolatzeko, baita ere janari kamioien munduan dabiltzan ekintzaileei laguntzeko, bertan ikus daitekeelarik zein kamoi dauden salgai esaterako.

Zergatik jarri zenuten Hambroneta martxan duela hiru urte?

Ikusi genuen AEBetan chef askok lana galdu zutela krisiagatik eta horrelako ekimenak jarri zituztela martxan. Pentsatu genuen AEBetan gertatzen dena honaino ere iristen dela. Eta halaxe gertatzen ari da.

Nola doaz gauzak 2011n lehen janari kamioia martxan jarri zenutenetik?

Oso gogorra da, bidea ibili behar delako, eta lan handiena da jendeari sinetsaraztea posible dela ongi jatea kalean.

Era guztietako jakiak eskaintzen dituzue.

Badauzkagu krepeak, muphin-ak, takoak… edozein negoziok duen eskaintza gastronomikoa, alegia. Baina guk egitura mugikor batean eskaintzen dugu, eta edozein ekitalditarako kontratatu daiteke: ezkontzak, kontzertuak, kirol ekitaldiak, e.a.

Horrelako zenbat furgoneta daude Euskadin?

Badaukagu Hambroneta, hanburgesak eskaintzen dituen Gastrocaravana eta saltxitxak saltzen dituen Papamovil. Eta ideia gehiago sortzen ari dira.

Zergatik jarri da modan?

Orain saiatzen gara profesionalago izan dadin, garrantzia emanaz kalitateari, tokiko produktoreei, diseinuari eta marketinari. Gurpil gaineko enpresak dira, eta, beraz, enpresen kontzeptu guztiak aplikatu dakizkieke. Mundu zirraragarria da.

Ez ote zaizue komeni hiriburu handiagoetan aritzea?

Alde batetik, arrazoi duzu. Euskadin dozena erdi baino ez gara eta Madrilen, Bartzelonan, geroago hasi arren (duela urtebete), dagoeneko 30 dira. Bestetik, ordea, ohiturak aldatzen ari dira: gero eta gutxiago joaten gara etxera bazkaltzera, lanaldiak trinkoagoak dira eta ordu erdi soilik izaten da bazkaltzeko… jendeak alternatiba bat behar du. Janari kamioiek eskain dezakete aukera hori.

Eta ibilgailuentzako baimenak lortzeko prozesua?

Badira Europa mailako araudiak, osasun arloko kontuak arautzen dituztenak, zeren Alemanian eta Frantzian esaterako oso hedatuta baitago janari kamioien moda. Baina udalei dagokie janari kamioiak arautzea eta ordenantzak ematea negozio mota hau non eta noiz garatu daitekeen zehazteko. Eginahalak egiten ari gara janari kamioien salmenta arautzeko pleguak sor daitezen.

Burokrazia lagungarri da ala ez?

Lan nekeza da eta dedikazio handia eskatzen duena. Berria den guztia zaila da arautzeko, baina udalak hasiko dira pixkanaka langintza horretan eta gu horren zain gaude.

Nola prestatzen dituzue janariak hain espazio txikian?

Antolakuntza kontua da. Ondo antolatuz gero, ondo moldatzen zara.

Zer egin behar du negozio honetan sartu nahi duen norbaitek “foodtruck” bat alokatzeko?

Gure web orrian dauka informazioa. Ezer baino lehen gomendatzen dugu harremanetan jartzea karrozeria espezializatuekin, haiek daukatelako araudi zehatza. Kontua ez da furgoneta bat erosi, eserlekuak kendu eta sukaldeko tresnak sartzea. Arau batzuk daude.

Zenbateko kapitala behar da?

Gastatu nahi denaren eta kamioiaren tamainaren arabera. Bigarren eskuko batez besteko furgoneta bat 30.000 euro inguru kostatzen da. Funtsean, enpresa bat gara, eta lehenengo eta behin, negozio plan bat egin behar da.

Janaria, koktelak eta musika saltzeaz gain, publizitaterako euskarri bezala ere funtziona dezake.

Furgonetaren barruan pantaila lau bat daukagu hirugarrenen publizitatea sartzeko.

+info: www.foodtruckya.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow