Musika entzuteko aukera ematen duten kamiseta interaktiboak

13 January, 2015

ELKARRIZKETA TRANSKRIPZIOA:

Nolakoak dira kamiseta interaktibo horiek?

Hasieran arreta erakartzeko kamisetak egiten hasi ginen, baina konturatu ginen marka bat baino ez ginela beste hainbaten artean. Eta erabaki genuen jendearekin elkarrekintzan sartzea. Musikaz jantzita joatea bezalakoa da. Kamisetek QR kode bat dute, eta hura eskaneatzean posible duzu  sei-zazpi talderekin garatu dugun musika zerrenda bat entzutea.

Zenbat abesti daude entzungai?

Lau produktu lerro. Bat indieagoa, beste bat teknologikoagoa, hurrengoa rockeroa… Uste dugu potentzial handiko talde asko daudela eta burua atera ezinik dabiltzala ez direlako promozionatzen. Eta horrek pena ematen zigun. Abestiak erreproduzitzailean sartzea dohainik da. Erabiltzaileei bakarrik eskatzen diegu kontzertuetan kamisetak soinean eramatea.

Nolakoak dira kamisetak?  Jantzi normalak dira?

Berezitasun bakarra dute, QR kodea izatea. Argi geneukan jantzi horiek erabiltzailearen zerbitzura egon behar zutela eta ez alderantziz. Gaur egun badira kamiseta interaktibo batzuk aukera ematen dizutenak gitarra-jotze plantak egiteko, baina nola teknologia bat daukaten txertatuta, kontuz lisatu eta garbitu behar dira. Argi geneukan gure produktuak egunero erabiltzeko modukoa izan behar zuela. Errealitate handitua erabiltzea pentsatu genuen, baina une honetan merkatua ez dago prest errealitate handitua onartzeko.

Beraz, produktu honekin kamiseta jantzi eta musika entzuten dugu.

Bai. QR kodea eskaneatzen baduzu musika entzuten duzu, eta Interneterako konexiorik ez badaukazu aplikazio bat garatu dugu entzun ahal izan dezazun.

Zer gertatu zen multinazional batean zeneukan lanpostu erosoa utzi eta abentura honetan murgiltzeko?

Norbere ametsengatik lan egiteak ez dauka preziorik. Eta eskerrak eman nahi dizkiet laguntzen diguten guztiei.

+info: www.playwithme.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow