Lorenzo Díaz de Apodaca, AirEstudio: “Balio erantsia eskaini nahi dugu mundu guztiak irabaz dezan”

6 March, 2015

  

Lorenzo, Gasteizko ingeniaritza txiki batean hasi zenuen zure ekintzaile jarduera.

Nire jarduera ekintzailea hasi zen Unibertsitatetik  irten  nuenean, ikasitakoa praktikan jarri eta mundu errealean aplikatzen hasi nintzenean. Airestudio osatzen dugun guztiok historia bana daukagu atzean, eta horregatik gure ikuspegia elkarrekiko osagarria da.
Hasieran buru-belarri sartu ginen eraikuntzan, une hartan indar handia baitzuen eta sektore horretan lan  egin genuen gehien. Ordurako jadanik hasiak ginen bereizketa eta konponbide ez tradizionalak bilatzen ingeniaritzaren bitartez, baina, beti bezala, merkatuak agintzen du.

 

I+G+B zure lanaren parte zen eta hortik etorri zitzaizun proiektu berriari ekiteko ezagutza eta esperientzia…

I+G+B  nortasun ikur bat da, merkatuan geure burua posizionatzeko edo aurrea hartzeko  erabiltzen duguna. Enpresa handientzat garrantzitsua da, baina ETEentzat, lankidetza bezain beharrezkoa. Ildo horretatik, eta ikusirik azken urteotako egoera ekonomikoa, sektore bereko baina negozioaren ikuspegi osagarria geneukan tokiko bi enpresa txiki elkartu ginen: Digital Ingeniería y Gestión, S.L. eta G y C Ingeniería Topográfica, S.L., eta aprobetxatu egin genuen bazkideen know how-a, merkatuaren ezagutza eta bokazio ekintzaile/berritzailea.

Hala, teknologia eta prozesu berriak ikertzen eta garatzen hasi ginen egoera berrira egokitzeko, eta emaitza hain ona izan zen, non gure hasierako asmoak betetzeaz gain, enpresa proiektu berri bat ere sortu baitugu. Airestudio Geoinformation Technologies, S.Coop.

 

Beraz, AirEstudio joint-venture bat baino gehiago da. Lankidetzatik sortutako enpresa bat da!

Pertsonen/enpresen filosofiak eta lankidetzak sortu dute enpresa proiektu berria. Ez dago zalantzarik zein den Airestudio konpainiaren hazia. Horrez gain, ez da ahaztu behar hainbat administrazio eta eragileren laguntza ere izan dugula, hala nola Eusko Jaurlaritzarena (SPRI), Arabako Foru Aldundiarena, Gasteizko Udalarena, e.a. Denak laguntzen du.

Era berean, sinetsita gaude toki egokian kokatuta gaudela proiektua garatzeko: Arabako Teknologi Parkeko Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan (CEIA).

 

Lankidetzak zertan egin zaituzte indartsuago eta lehiakorrago?

Elkarri ematen diogun laguntza da gure indar-guneetako bat,  denok norabide berean bultza egitea. Era berean, aldatzen ari zaigu gainerako enpresa-ekosistema ikusteko modua; kolaboratzaile potentzialak baino ez ditugu ikusten eta badakigu gure bidea laburragoa izango dela bakarrik aritzen bagara. Kooperazioak eta Lankidetzak  arrakastara  garamatzate. Hori dela-eta  merkatua globalki ikusten dugu, baina ez bakarrik gure enpresarentzat, baita gure ingurukoentzat ere, eta horrek motibatu egiten gaitu arazo zehatzei konponbide integralak bilatzeko. Balio erantsia eskaini nahi dugu mundu guztiak irabaz dezan, eta bezero/kolaboratzaile bakoitzak bere aldetik ere balio erantsia sor dezala amaierako bezeroarentzat.

 

Zeintzuk dira orain eskaintzen dituzuen produktu eta zerbitzuak? 

Datuen atzemate masiboa da merkatuan orain dagoen joera. Ez dira nahastu behar datuak eta informazioa. Informazioa datu prozesatu eta aztertuak dira, ezinbesteko abiapuntua erabakiak zuzen hartzeko.

Airestudio enpresaren helburua da edonolako datuak -ikusgarriak nahiz ikusezinak- atzematea eta datu horiei esleitzea osagai geografikoa (kokaleku bat munduan) eta denbora faktorea (zein une zehatzetan hartu diren datuak). Datu multzo osoak erantzuna ematen dio aplikazio sorta zabal bati, batzuk oso begi bistakoak, hala nola ingeniaritza, arkitektura, argazkigintza…, eta beste batzuk berriz ez hainbeste, nola baitira  ingurumena kudeatzeko tresnak, nekazaritza hobetzeko parametroak, zaintza eta segurtasuna, larrialdiak, turismoa…

Datuak atzemateaz gain, Airestudion oso garrantzitsua iruditzen zaigu amaierako bezeroari aukera ematea datu horiek erabiltzeko, baliagarriak eta erabilgarriak izan daitezen. Aplikazio aukerak emendatu egiten dira bezero/kolaboratzaileen irudimenari esker, eta saiatuko gara prest egoten erronka berriei aurre egiteko. Hau hasi baino ez da egin!

 

I+G+B al da oraindik zuen enpresaren ADNa?

Teknologia, I+G+B, konektagarritasuna, Internet… Garatu beharreko tresnak dira, baina pertsonak dira motorra. Pertsonen prestakuntza, komunikatzeko gaitasuna, are norbere erantzukizuna eta erantzukizun soziala ere, funtsezkoak ditu enpresa batek hazteko.

 

Orain erabiltzen dituzuen teknologiek asko laguntzen dizuete zuen lana hobeto egiten?

Hasteko, ez gara droien enpresa bat, droiak lan-tresna bezala erabiltzen ditugu soilik, baina inork droi bat nahi badu eta argi badauka zertarako erabili nahi duen, Airestudiok badauka behar bezainbat ezagutza erabilera horren araberako konponbideak baliatu, integratu nahiz garatzeko.

Ez dugu garatzen “dena” konpontzen duen produkturik, produktuak proposamen bakoitzari egokitzen saiatzen gara. Droi motak aldatzen ditugu, lurreko ibilgailuak erabiltzen ditugu, edo biak konbinatzen; posizionamendu eta nabigazio sistemak egokitzen ditugu, sentsore motak aukeratuz edo integratuz (ikusizko kamerak, kamera termikoak, espektro anitzetakoak, lidar, kutsadura kamerak…). Eta atzemate prozedura egokiekin, informazioa eta konponbideak sortzen ditugu aplikazio bakoitzerako.

 

Informazio gehiago hemen: http://www.airestudio.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow