Hemen da Deusto Emprende – Deusto Ekintzaile Astea 2016

10 November, 2016

Deusto Emprende – Deusto Ekintzaile Astea egingo da beste urte batez Bilbo, Donostia eta Madrileko campusetan.

“Pertsona: aldaketaren motorra” lelopean, aurten ekintzaileen jaia azaroaren 14tik 20ra egingo da.

 

Deustuko Unibertsitateak 2008tik parte hartzen du Kauffman Ekintzailetza Fundazioak sustatzen duen Ekintzailetzaren Aste Globalean. Munduko ospakizun garrantzitsuena da, pertsona berritzaileei eta enplegu sortzaileei zuzendua, eurak baitira startupak martxan jartzen dituztenak, bizitzarako ideiak ematen dituztenak, hazkunde ekonomikoa bultzatzen dutenak eta gizakiaren ongizatea hobetzen dutenak…

 

Aste hori urtero egiten da azaroan, munduko hainbat herrialdetan. Deustuko Unibertsitatean ekintzailetza sustatzeko askotariko jarduerak egiten dira urtero Global Entrepreneurship Week astearen barruan, bai Bilbo eta Donostiako campusetan, eta orain baita ere Madrilekoan.

 

Etorkizuneko eta irudimenezko apustua da ekintzailetza.
www.youtube.com/watch?v=qO_299SAd8Y

Ikusi hemen aurtengo nobedadeak:
www.deustoemprende.deusto.es

 

Kauffman Fundazioari buruz
Ewing Marion Kauffman fundazio pribatu bat da, espiritu ekintzailea sustatzeko eta haur nahiz gazteei hezkuntza hobea emateko lan egiten duena. Kauffman munduko fundazio handienetako bat da, eta, ziurrenik, ekintzailetza arloan diharduen handiena. Bere helburua da “ekonomikoki independenteak eta konprometituak diren hiritarren gizarte bat sustatzea eta hiritarrek eurek garatu ditzatela beren komunitateak.”

www.kauffman.org

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow