Landa eremuan ekintzailetza sozialari buruzko jardunaldia ospatuko da Arkautin

22 November, 2016
  • Ostegun Ekintzaileak programaren azken jardunaldia izango da.
  • Jardunaldia hitzaldi batekin irekiko da eta ondoren hainbat lantegi praktikoak burutuko dira.

Datorren asteazkenean, azaroaren 23a, “Ekintzailetza soziala” jardunaldia ospatuko da Arkauteko Ganja Modelon (Araba). Topaketa Fundación Tomilloko Lucia Velascok emango duen “Ekintzailetza soziala: landa eremuei balorea emanez” hitzaldiarekin hasiko da. Hainbat ekintza komun egin eta gero, parte-hartzaileek gehien komeni zaien tailerra aukeratu ahal izango dute, beraien eskura jarriko diren lau proposamenen artean: Nire Enpresa Plana: non dago egun?, Nire negozioa Interneten, Nire negozioaren Marka: nire negozioaren funtsa eta Nire negozioaren erakuslehioa: 5 zentzumenekin.

Izen-ematea doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik honako helbide honetan egitea: bit.ly/emprendimiento-social-inscripcion

Ekitaldi honekin 2016ko landa eremuko ekintzaileen topaketei amaiera emango zaie. Topaketa hauek hilero ospatu dira “Ostegun ekintzaileak” programaren barruan. Horietako jardunaldi bakoitzean landa eremuko ekintzailetza prozesuaren atal ezberdin bat jorratu da. Landu diren gaien artean, adimen emozionala, finantzak, sare sozialak eta negozioaren funtsaren komunikazioa aurki daitezke.

Topaketaren egitarau osoa honako hau da:

9.00-9.15
Harrera

9.15-9.30
Testu ingurua eta jardunaldiaren aurkezpena ” Ekintzailetza soziala”. ELI GOROSPE, HAZI FUNDAZIOkoa

9.30-10:45
Hitzaldi nagusia: “Ekintzailetza soziala: landa eremuei balorea emanez” . Lucía Velasco, Fundación Tomillokoa.

10:45 – 11:15
Euskadiko ekintzailetza sozialaren ADIBIDE PRAKTIKOAK.

11:15 -11:45
Kafe-dinamika

12:00-13:00
Tailer praktikoak (aukeratzeko) ; tailerrak ordubetekoak izango dira

13:15-14:15
Tailer praktikoak

  • a) Nire Enpresa Plana: non dago egun?
  • b) Nire negozioa Interneten.
  • c) Nire negozioaren Marka: nire negozioaren funtsa.
  • d) Nire negozioaren erakuslehioa: 5 zentzumenekin.

14:30
Itxiera eta PIC-NIC Zalditegietan

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow