Metxa azeleragailuak bere lehen urteurrena ospatu du

27 December, 2016

Ekintzaileentzako Metxa proiektu-azeleragailuak urtea bete du martxan hasi zenetik, eta 2016ko zifra garrantzitsuenak aurkeztu ditu.

Oraingoz, Metxak 300.000 € inbertitu ditu lehen deialdian aukeratutako 4 proiektutan: –Briteshoes.com, Dog Vivant, ShipNetPremium eta White Spell. Guztira 110 ekintzailek aurkeztu dute beren proiektu / enpresa azelerazio programaren deialdietara. Une honetan azelerazio programaren bigarren deialdia ixten ari da, eta aukeratutako proiektuek datorren urtarrilean hasiko dute programa.

 

Aurten komunikabideetan azaldu dira azelerazio programaren bi deialdiak, eta baita ere informatu da zein ekitalditan parte hartu duen Metxak. Programaren web orriak ere bisita asko jaso ditu: 47. 572 bisita izan dira guztira; %60 Espainiakoak eta gainerakoak nagusiki Europakoak. Sare sozialei dagokienez, Metxak gero eta jarraitzaile gehiago ditu Facebook-en eta Twitter-en, eta, une honetan, 108 jarraitzaile ditu Linkedin-en.

 

Josetxu Silgo, Metxako zuzendari nagusia, hizlari gonbidatua izan zen 2016aren hasieran, ekintzailekidetzari buruzko TEDx Almendra Medieval hitzaldi interesgarrian, Gasteizko Lakua hotelean. Metxak sektoreko pare bat azokatan ere parte hartu du: Startup Olé Salamancan eta B-Venture Bilbon. Bi hitzordu horiek elkarrekin batu zituzten ekintzailetzaren ekosistemako eragile nagusiak, bai publikoak eta bai pribatuak; horietako bat, Startup Olé azoka, nazioarteko ikuspegitik antolatzen da.

 

Horrez gain, Metxa hainbat ekitalditara gonbidatua izan da: IX Innobasque Exchange, Zamudion; Bime Stratup Summit, Bilbon; eta StartinnovaSummit Donostian. Era berean, azelerazio programako kideak epaimahaikide izan ziren Euskadiko Emprendedor XXI Sariketan eta Gasteizko Foolsdinner ekitaldian.

 

Bestalde, MetxaTour izeneko bi ekitaldi antolatu ziren, aukera emateko Bilbo eta Santanderreko ekintzaileei beren proiektuak aurkeztu eta feedbacka jasotzeko eta, bide horretatik, azelerazio programaren bigarren deialdian hautagaitzak aurkezteko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow