“Konekta Summit ekimenak deialdi berria plazaratu du finantzaketa edota bazkide industrial baten bila dabiltzan startupentzat”

18 May, 2017

Proiektuak aurkezteko epea datorren maiatzaren 31n amaituko da. Aukeratutako proiektuek beren negozio-eredua aurkeztu ahal izango dute inbertitzailez eta ETEetako enpresariz osatutako entzule-multzoaren aurrean. Aukera handia da.

Konekta Summit ekitaldiaren hirugarren edizioa datorren ekainaren 22an egingo da Tabakalera eraikineko Zinema Auditorioan. Elkarrizketa eta mahai-inguruz osatutako egitarau erakargarria eskainiko da, Euskadiko eta Estatuko profesional eta ekintzaile garrantzitsuen eskutik.

Euskadiko berrikuntza eta ekintzailetza ekosistemako 7 agente pribatu garrantzitsu hauek sortu zuten Konekta Summit ekimena: Crecer+ (Orkestraren Business Angels sarea), BerriUp (enpresa proiektu berrien azeleragailua), Tecnalia Ventures, Elkargi, Action Culinary (Basque Culinary Center), EPSV Geroa eta Adegi.

Hirugarren edizio honetan, deialdi berri bat plazaratu dute, Donostia Tech Week erakundearen laguntzaz, sortzen ari diren (startup) eta inbertsio edota bazkide industrial baten bila dabiltzan enpresentzat. Formatu berritzailea da, interes komunak biltzen dituena, eta Donostian antolatuko da La Caixa Gizarte Ekintzaren babesletza nagusiarekin.

Startup parte-hartzaileek euren burua aurkeztuko dute inbertitzaile eta enpresen aurrean eta, horrezaz gain, mahai-inguru bat egingo da. Ignacio Azpiazu (HUB Advisory Partners) arituko da moderatzaile lanetan, eta hauek izango dira parte-hartzaileak: Carlos Trenchs (Capital Risk), Xabier Alvarez (Lawesome Legal), Iñigo Odriozola (Datik-Irizar) eta Daniel Pardo (Farsens). Ondoren, elkarrizketa bana egingo zaie 3 ekintzaile handiri: Zaloa Urrutikoetxea (Taskia), Jon Peón (iLine Microsystems) eta Amuda Goueli (Destinia).

Konekta Summit ekitaldiak helburutzat izan du hasieratik Gipuzkoak bere aletxoa jar dezala dinamismo eta konexio handiagoa lortzeko eragile pribatu eta publikoen artean, funtsezkoak baitira enpresa-jarduera berriak sortzean, eta, bide horretatik, ekintzailetzaren euskal ekosistema hobetu eta sendotzea.

Bere xede nagusia da aukera bikaina eskaintzea arrisku kapitaleko inbertitzaile batekin edo bazkide industrial batekin haztea helburu duten startupei. Eta ezin da ahaztu zein garrantzitsua den elkarrekin konektatzea euskal ETEak, startup horiek eskaintzen dituzten enpresa-eredu berritzaileak eta garapen teknologikoak, betiere berrikuntza irekiaren ildotik.

+info: www.konektasummit.eus eta www.donostiatechweek.eus