JAKIBERRI Ideia Lehiaketan parte hartu ezazu!

27 March, 2017

JAKIBERRI Ideia-Lehiaketa, “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” sortzeko asmoz abiatu izan da.

JAKIBERRI Proiektua, Euskal Janari Lasterra, ingelesez “Healthy Basque Fast Food”, tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa izango den produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da. Bere helburua euskal landa garapenari irtenbide berriak aurkitzea da.

Proiektu honen testuinguruan IDEIA-LEHIAKETA bat abian jarri izan da. Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa hau Euskal Janari Lasterra balizko produktuak aurkitzeko asmoz sortu izan da.

7 sari eskainiko dira eta, guztira, 4.000 euro banatuko dira. Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia azkenean komertzializatuko balitz, JAKIBERRI Lan-Taldeak proposatzailea saritu egingo luke.

Lehiaketari buruz argibideak eskuratzeko ELKARBIDE www.elkarbide.com webgune sozialera edo ISEAko webgunera www.iseamcc.net jo daiteke. Bertan lehiaketaren arauaz gain, parte hartzeko galdera-formulategiak aurkitu ahal izango dira.

Mezu honekin batera bi diptiko bidaltzen dizkizugu, euskarazko eta erdarazko Proiektuaren aurkezpenari dagokiena.

JAKIBERRI proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du, “Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab” ekimenaren bitartez.