Industries & Design 2016: Ekonomia berrian gidari Bilbon

24 November, 2016

BIDCen helburua da sormena eta diseinua sustatzea Bilbo-Bizkaiaren ekonomi garapen eta nazioarteko proiekzioaren motor gisa, eszenatoki biziki interesgarria baita bertako ekintzaile eta startupentzat.

Bilbo eta Bizkaiarentzat bereziki interesgarria da diseinuarekin eta sormen arloko industriekin lotutako sektore ekonomiko berriak sustatzea, hala nola: arkitektura, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, artisautza, diseinua, eduki digitalak, moda, barnealdeetako diseinua eta bideojokoak. Etorkizun handiko sektoreak dira, nagusiki hiriguneetan garatzen direnak, eta Bilbok nazioarteko zentro bilakatu nahi du esparru horietan diharduten enpresak erakartzeko, talentu sortzailea eta enplegu gaztea sortzen dutelako; funtsean, sorkuntza sektore indartsu bat da, berrikuntza ekarriko duena euskal industriara.

Bilbao Bizkaia D Week 2016ren barruan, BiDCk Industries & Design jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du eta, Ekonomia berrian gidari lelopean, aurrekoetan bezala enpresen eta diseinuaren arteko harremana sakondu nahi du, sektorean jakin-min handiena pizten duten joerak aintzat hartuz.

Oraingo honetan bileraren gai nagusiak Design Driven Innovation kontzeptua eta inbertsio jasangarria dira, eta horiek jorratzeko nazioarteko diseinugintzako profesional handi biren -John Thackara eta Roberto Verganti- eta beren sektoreetan erreferenteak diren Bizkaiko hiru enpresaren laguntza izango dugu.

Aipatutako diseinugileen hitzaldien bitartez eta bertoko hiru enpresen esperientziaren bidez, industria-diseinua nola bilakatzen den ikusiko dugu, beti bere sustraiari atxikiz: lehiakortasuna hobetzeko bere jakintza eman eta enpresen berrikuntza bultzatu.

Jardunaldiari amaiera emateko mahai-inguru bat eta jendeak ere parte hartzeko aukera eduki dezan eztabaida izango dira.

Data: 2016ko azaroak 28
Lekua: D zone Azkuna Zentroa

+info: http://blog.bidc.eus/eu/industries-design-2016

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow