III. Bilbao Youth Employment Forum: azaroaren 16an Bilbon

26 October, 2016

“Aldaketa geugandik hasten da: taldeak garatu, 2030 Agendarekin konprometitutako antolakundeak eraiki”… 

Azaroaren 16an “Bilbao Youth Employment Forum” ekitaldiaren edizio berri bat egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan, helburu bikoitzarekin:

 

Batetik, bertatik bertara aurkeztuko da LANEren Lan Duinerako Ekimen Globala, Nazio Batuek GSHen zabalkunderako diseinatutako estrategiaren barruan integratua dagoena.

Topaketaren antolatzaileek espazio berri bat sortu nahi dute nazioarteko organismoetako ordezkari garrantzitsuenentzat, ikuspegi horretatik abiatuta jakin dezagun zeintzuk diren lan duina eta denontzako hezkuntza lortzeko erronka handienak GSHen esparruan. Topaketan parte hartuko dute Espainiako gobernuko ordezkariek eta gure inguruko esfera sozio-ekonomikoko beste eragile batzuek, beren babesa emateko 2030 Agendari.

 

Bestalde, eta erreferentzia marko hori abiapuntutzat hartuta, helburua da indarra ematea ideia honi: “aldaketa geugandik hasten da”.

Antolakundeak funtsezkoak dira garapenerako, horregatik, metodologia komun bat lortzeko lan egingo dugu, metodologia horren bidez taldeak garatzeko eta 2030 Agendarekin konprometitutako antolakundeak eraikitzeko.

 


BYEFi buruz:

Ekimena foro parte-hartzaile bezala sortu zen, ezagutza berria sortzeko eta konponbide bideragarriak bilatzeko etorkizuneko enpleguaren eta auto-enpleguaren arloan, gazteei begira bereziki.

Foroaren lehen ediziora (2014an egin zena) hainbat esparrutako ordezkariak azaldu ziren –administrazio publikokoak, enpresetakoak, sindikatuetakoak, unibertsitateetakoak, gazte antolakundeetakoak, gazteak…–, eta eztabaidarako eta gogoetarako espazio horretan aritu ziren denak hizpide harturik Etorkizuneko Gizarteetan enplegua bultzatzeko aktibatu behar diren faktore nagusiak. Gazte-enpleguak era askotako oztopoak ditu, enplegua sortzea eragile askoren ekintzen ondorioa delako.

Bigarren edizioan gazteen enplegagarritasuna ahalbidetzen eta eragozten duten faktoreak aztertu ziren. Oinarritzat hartu zen pertsonaren eta enpresaren artean sortzen den harremana. Aztergai izan ziren ingurune hurbilaren eta globalaren ezaugarri nagusiak, antolakuntza arloan gertatu behar diren aldaketak, eta nola jokatu dezaketen pertsonek horien aurrean, abiapuntutzat harturik “Garapen Sostengarrirako Helburuen markoan jasotako Enplegagarritasuna” agiria.

 

 

BYEF2016 ekitaldirako aurre-inskripzioa egiteko jo esteka honetara:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSda7fTfBlBok-LaOzAb-6xNJ7yIbSqL1FhGNDiBciPHeNxLLw/viewform

 

Behin-behineko egitaraua
http://www.youthemploymentdecade.org/wp-content/uploads/2015/10/DRAFTProgramaweb.pdf

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow