Ideia berritzaileen lehiaketa, Haranako jarduera ekonomikoa indartzeko

21 September, 2017
  • Arabako Industrialdeak eta Haranako Udalak ekimen hori abiaraziko dute irailaren 25etik aurrera eta urriaren 31ra arte, Arabako Mendialdean kokatutako udalerri horretako enpresa-jarduera sustatzeko.
  • Haranako industrialdeak dagoeneko eraikita dauden 5 pabilioi dauzka, aurkeztutako ideia berritzaileetatik aterako diren jarduerak ostatatzeko.
  • Ideia lehiaketako sariak dira diru-kopuru bat, Nirea aitorpena, asteburu bateko egonaldia Arabako Mendialdeko landa turismo batean eta “made in Euskadi” labeldun produktuak.