Getxoklab, ekintzailetza berritzaileari buruzko prestakuntza programa

16 September, 2016

Datorren urrian Getxoko Udalak Getxoklab ekimena bultzatuko du. Ekintzaileei zuzendutako prestakuntza programa bat da, hiru esparrutan espezializatuko dena: kultur eta sorkuntza industriak; kirolaren eta ongizatearen industriak; eta turismo kulturala eta wellness delakoa.

Kultur eta sorkuntza industrietara, kirolera, ongizatera eta turismo kulturalera bideratutako ibilbide bat da.

 

Proposamen horrek herrian bizi diren pertsonentzako ibilbide bat eskaintzen du, zeinaren bidez parte-hartzaileek ekintzailetza proiektu bat martxan jartzeko gaitasunak eta trebetasunak bereganatuko baitituzte bost hilabetez. Getxoklab programak bere baitan hartzen ditu sormenarekin eta komunikazioarekin lotutako tailerrak, proiektuak asmatzeko eta ebaluatzeko tresnak, merkataritza plan bat sortzeko estrategiak, eta hainbat giltzarri marka bat egiteko eta ekimen bakoitzaren balio erantsia identifikatzeko.

 

Programa berri eta ekintzailea da, bost hilabetetan zehar aurrera eramango dena, urria eta otsaila bitartean, hain zuzen ere. Bere helburu nagusia da Getxok apustu egiten duen edozein alor estrategikoren inguruan

  • Kultura eta sormen industriak
  • Kirola eta ongizatearen industria
  • Kultura eta wellness – turismoa

jakin-mina daukaten pertsonei babesa eskaintzea, eta proiektu ekintzaile bat garatzeko behar dituzten tresnak eskuragarri jartzea, proiektu errealak burututa, hausnarketatik ekintzara joateko bidea erraztuz.

 

Era berean, aholkularitza pertsonalizatua eskainiko da, hamabostean behin topaketak antolatuko dira beste ekintzaile batzuekin, eta parte-hartzaileak harremanetan jarriko dira sorkuntza, kirol, ongizate eta turismo kulturalaren sektoreetako herriko enpresekin. Getxoklab ekimenaren helburua da prestakuntza ibilbidea amaitutakoan parte-hartzaileek bereganatuta izan ditzatela ekintzailetza proiektu bat garatzeko behar dituzten tresnak, harremanetan egon daitezela beren interes profesionalekin erlazionatutako profesionalen sarearekin, eta beren enplegagarritasuna hobetu dezatela, batez ere ideia ekintzaileak garatuz.

 

Ekimena doakoa da, eta beraizik zuzendurik dago aipatu esparru estrategikoren batean ideiaren bat dutenei. Dena den, ez da beharrezkoa negozio ideia gisa garatuta izatea. Era berean, ez da beharrezkoa aurretik esperientzia profesionala izatea, profil desberdinak bilduko dituzten diziplina anitzeko taldeak sortuko baitira.

 

Izena emateko epea zabalik da, eta web orrian nahiz Getxolan bulegoetan egin daiteke. Jasotako eskaerak aztertu ondoren aurrez aurreko elkarrizketak egingo dira parte-hartzaileak aukeratzeko. Programa honek Juan Bautista Zabala Fundazioaren finantzaketa du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow