Prestakuntza trinkoa eta Serious Games jokoetan nahiz teknologia berrietan oinarritutako proiektuen azelerazioa Izarra Centre-n

22 December, 2016

Datorren urtarrilaren 25ean ERMUAN egingo den Serious Games Campusak elkarrekin batuko ditu premiak, ekintzaileak, erakundeak eta kolektiboak, INPAKTU SOZIALeko proiektuak azeleratzeko. Jardunaldia goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara luzatuko da Izarra Centre-n, eta jarduera hauek programatu dira:

 

PRESTAKUNTZA TRINKOA

Doako prestakuntza irekia ekitaldira doazen pertsona guztientzat. Helburua da erakustea Serious Games eta errealitate birtual eta handituko teknologiek iraultza eragin dutela hezkuntzan, osasunean eta prestakuntzan. Izen handiko profesionalak etorriko dira arlo desberdinetan duten ezagutza eta esperientzia partekatzera: diseinua, teknologia, negozio eredua, inpaktu soziala eta finantzaketa, besteak beste.

 

SHOWROOM

Enpresa eta unibertsitateek erakusketa-gune horretan erakutsiko dituzte beren produktu berritzaileenak. Izarra Centre-ra doazenek aukera izango dute azken Serious Games jokoak eta teknologia berrienak probatzeko: errealitate birtuala, errealitate handitua, mugimendua atzematea eta ahots errekonozimendua.

 

ENKARGUAK

Enpresek, pazienteen kolektiboek, komunitate medikoak eta hezkuntza komunitateak aukera izango dute merkatuko produktu edo teknologiek asetzen ez dituzten arazo/premiak aurkezteko. Premia horietako bat aukeratuko da, Novia Salcedo Fundazioaren “Enplegua sortzeko eredu berria ” programari atxikitako diziplina anitzeko talde batek garatu dezan.

 

EKINTZAILETZA

StartUPen eta prestakuntza edo unibertsitateko graduetan sortutako taldeen proiektuak aurkeztuko zaizkie tutore, inbertitzaile eta enpresei. Proiektu berritzaileenak, inpaktu sozial handiena duenak, 9.000 €ko beka bat jasoko du, “Ermua City Lab” haztegi berrian sartzeko aukera izango du eta 3 hilabeteko tutoretza jasoko dut aditu talde baten eskutik.

 

ERMUA CITYLAB: HAZTEGIA

Espazio berri eta bakar bat jarriko da martxan, inpaktu soziala sortuko duten proiektu teknologikoen hazkundea azeleratzeko eta arrakasta bermatzeko.

 

ENPRESENTZAT

Inbertsio aukera bila zabiltza errentagarritasun ekonomiko erakargarria lortzeko, eta, aldi berean, inpaktu sozial handia sortzeko? Deskubritu nolako balioa eman diezaioketen Serious Games jokoek zure enpresako estrategiari.

 

Ekitaldira joan nahi duzu? Eskuratu sarrera DOHAINIK:
+info: www.seriousgamescamp.com

 

Serious Games Camp ekimena Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Ermuako Udalak finantzatzen dute eta Izarra Fundazioak, Humantiks konpainiak eta Apoyo Dravet erakundeak bultzatzen dute.

 

Bestalde, laguntzaile ditu: GAIA eta Basque Game, APTES Elkartea, Deusto Tech, SPRI, Novia Salcedo Fundazioa, Sophia Educations Funds eta FreakSheep.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow