Fools’ Dinner Gasteizen, elkartasunezko afari benefikoak Ekintzailetza bultzatzeko

2 February, 2017

Fools’ dinner ekimen berezi bat da, duela hilabete batzuk abiarazi zena Gasteizen, ekintzaile talde batek elkartasunezko afari benefiko baten inguruan aurkeztutako ideiak eta negozioak ebaluatzeko. “Friends, Family and Fools” (Lagunak, Familia eta “Eroak”) kontzeptuan oinarritutako hitzordu horretan, espazio egokia sortzen da Network jarduerarako eta, gainera, aurkeztutako proiektu bati saria ematen zaio: bertaratuen artean bildutako diru-kopuru txiki bat.

 

Beren ideiak partekatzen dituzten ekintzaileek azalpen-txosten txiki bat bidaltzen diote aldez aurretik antolakuntza-taldeari:

  • Belén Sáez: Izugarri atsegin ditu mapak eta geo-kokapena, software ingeniaria da, eta Gamma Ltd informazio geografikoko sistemen garapenean espezializatuta dago.
  • Mikel Gainzarain: Ideia diseinatzailea. Harreman Publikoetan eta Publizitatean lizentziatua da, eta giza baliabideen kudeaketan aditua. Senda 15 Coworking zentroko bazkidea da.

 

Aurkezten diren negozio ideiek diru-ekarpen txiki bat baino ez dute eskatzen, eta emaitza ikusgarriak dituzte epe ertainera. “Adibidez, baliteke 3D inprimagailu bat behar izatea zure ideiaren prototipo bat egiteko edo teknikari bati ordaindu behar izatea zeregin zehatz baterako, edo dirua behar izatea ekitaldi batera joan eta han zure produktua saltzeko edo lizentzia eta baimen espezifikoak ordaindu behar izatea zure jarduerari hasiera emateko. Edo bestela, baliteke, zure ohiko jardueraz gain, beste produktu bat eskaini nahi izatea beste bide batetik, baina ezin izatea inbertsio ezagatik…”.

 

Afari bakoitzean, hiru eta bost proiektu bitartean aurkeztuko zaizkie bertaratuei, hautagaitza horiek ebaluatu eta bozkatu ditzaten.

 

Parte-hartzaile bakoitzak hiru minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko, eta beste hiru minutu bozketaren aurretik, entzuleek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta galderei erantzuteko. Aukeratutako proiektuak diru-laguntza txiki bat jasoko du.

 

+info: www.foolsdinner.wordpress.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow