Estefanía Rodríguezek “Nortlan” sortu du, Euskadiko lehen aseguru-artekaritza etiko eta solidarioa

27 September, 2016

NORTLAN aseguru-artekaritza etiko eta solidario bat da, aseguruen artekaritzan antzemandako hainbat gabezia estaltzera datorrena: Pertsonenganako orientazioa, kudeaketa sozialki arduratsua eta Sormena. Baina Nortlan-ek badu nabarmentzekoa den ezaugarri bat: “bere bezeroekin inbertitzen du mundu hobe bat lortzeko”. Estefaníak ongi dioen bezala, “mundua beste batzuek eraikiko dute gu geu inplikatzen ez bagara”. 

Bidea errazten du mota guztietako aseguruak (erantzukizun zibila, etxea, autoak, osasuna, bizitza…) bilatu eta berritzeko. Baldintza abantailatsuenak negoziatzen ditu bezeroarentzat, eta ez konpainiarentzat edo bitartekariarentzat. Gainera, ikuspuntu objektibo batetik aholkatzen du erabakiak hartzeko orduan, eta laguntza ematen du istripuen kudeaketan.

 

Aseguru-artekaritza bat sortu duzu beste ekimen tradizional batzuetatik desberdintzen duten printzipioetan oinarriturik…

Aseguruen sektorean urte asko eman ondoren jabetu nintzen lehentasuna ematen zitzaiela salmentei eta errentagarritasun ekonomikoari, eta ez zirela kontuan hartzen ez pertsonak, ez gizartea. Horregatik erabaki nuen enpresa bat sortzea, giza baloreak jartzeko negozioaren erdian eta denon ongia bilatzeko, misio ekonomikoaz eta onura edo interes pertsonalaz harago.

Horrela sortu zen “Nortlan”, Euskadiko lehen aseguru-artekaritza etiko eta solidarioa. Mota guztietako aseguruak ditugu, salbu eta ehiztarien eta kirol-arrantzaleen erantzukizun zibilekoak, enpresaren politikagatik. Beraizik zuzentzen gatzaizkie ekonomia solidario, sozial eta berdearen, denon ongiaren, eta abarren inguruan dabiltzan erakunde eta pertsonei. Eta, jakina, baita ere aldaketarekin bat egin nahi duten guztiei. Bada beti egiten diguten galdera garrantzitsu bat: eta erantzuna ezezkoa da; ez gara gainerakoak baino garestiagoak!

 

Zer esan nahi dute “Inpaktua, Inplikazioa eta Informazioa” hitzek NORTLANen?

  • Inpaktatu egiten dugu, ahalegintzen garelako gustatzen ez zaiguna aldatzen, hau da, pertsonengandik urrun dagoen ekonomia baztertzen.
  • Inplikatzen gara, bezeroak eurak direlako, gure aseguruak kontratatuz, aldaketa posible egiten dutenak.
  • Informatzen dugu, konprometitzen garelako proiektuen emaitzak eta lortutako mugarriak aurkeztera.

 

Gainera, konpromisoa hartu duzue hainbat erronka sozialetan lan egiteko

Hori da, bai. Inguratzen gaituen errealitatea hobetu nahi dugu, eta horretarako beste erakunde batzuen laguntza behar dugu, zeintzuk aspalditik ari baitira anitz sektoretan, hala nola, hauetan: osasunerako eta etxebizitzarako sarbidea, ekonomia bidezkoagoaren sustapena… Dena den, bezeroek erabakiko dute zein proiektutara bideratu nahi dituzten lortutako funtsak.

 

Badago Nortlan-en laguntza jasotzen duen elkarterik?

Esaterako, konpromisoa hartu dugu BIKARTE Elkartearen jarduera finantzatzeko aseguru bakoitzetik eskuratutako irabazien %12arekin. Elkarte horrek bitartekaritza-lanak egiten ditu Chernobileko hondamendiak kaltetutako haurrak (Errusiakoak, Bielorrusiakoak…) Euskadiko familietan jasotzeko.

Hala, aukera ematen diete udako eta Gabonetako oporrak ingurune osasuntsu batean igarotzeko eta beren erradioaktibitate mailak murrizteko. Etorkizunean deialdi bat irekiko dugu gure laguntza jaso nahi duten proiektuentzat.

 

Nortlan aseguruak kontratatuz denak ateratzen gara irabazle: bezeroak eta ingurua!

Gaur egun, kontsumitzaile gisa, sekulako indarra dugu gure erosketa erabakien bidez ekimenak saritzeko edo zigortzeko, baina sarri ez gara indar horretaz jabetzen. Aseguruak kontratatzean, banku bat edo bestea aukeratzean, erosketak herrian bertan edo kanpoan egitean… zenbait portaera sustatzen ditugu oharkabean.

Horregatik, gurea bezalako enpresa bat aukeratuz, bezeroak apustu egiten du lortu nahi duen aldaketa lortzeko. Hauxe da, hain zuzen, gure proiektuaren leloetako bat: “mundua beste batzuek eraikiko dute gu geu inplikatzen ez bagara”

 

Innogune-n hasi duzu zure jarduera, Deusto Entrepreneurship Centre Donosti zentroan. Zein abantaila eman dizkizu?

Eskerrak eman behar dizkiot Deustuko Unibertsitateari nire jarduera bertan garatzeko eman didan aukeragatik. Batetik, ekintzaileentzako haztegi bat da, ondo ulertzen dugu elkar eta oso giro ona daukagu… Bestetik, laguntza ekonomiko eta moral handia ematen digu. Gainera, Deustuk berrikuntza sozialeko sail espezifiko bat dauka, eta hantxe aurkitu nituen nire proiektuan sinetsi zuten lehenengo pertsonak. 

 

Bezero donostiarrak izango dituzu, baina ikusita zein berezia den zure negozioa, seguruenik tokikoak ez diren bezero gehiago ere izango dituzu…

Oraindik ez dugu lortu “mugak” gainditzea, denbora gutxi daramagulako merkatuan, baina dagoeneko lanean ari gara bertako hainbat elkarterekin: “Stoked On”, surfaren bitartez gazteen gizarteratzea sustatzen duena; “Belleza Solidaria”, buruko nahasteak dituzten pertsonei autoestimua altxatzen laguntzen dien ile-apaintzaileen taldea; “Surailur”, ehun ekologikoak saltzen dituen ekintzailea; “Irutxulo Sub”, itsasoaren babesa sustatzen duen urpekari kluba… Horrez gain, lerro hauetan eskerrak eman nahi dizkiet nire aldeko apustua egin duten partikular guztiei. ESKERRIK ASKO!

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzue, jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu. “Seguru” aldaketarekin bat egingo duzuela! estefania.rodriguez@nortlan.com

 

Info +: www.nortlan.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow