Espiritu ekintzailea eta hezkuntza urriaren 11n Donostian: STARTinnova Summit

30 September, 2016

Gizarte ekintzaile bat da gizarte bat aurrera egiten dakiena ziurgabetasunez, erronkez eta aukerez betetako garaietan. Halere, espiritu ekintzailea ez da bat-batean loratzen, ez da gauetik goizera inprobisatzen. Epe ertaineko helburu bat da, eta denok (erakundeak, enpresak, ikastetxeak eta bestelako agenteak) gara funtsezkoak helburu hori lortzeko.

Posible al dute ikastetxeek Hezkuntza Ekintzailea bultzatzea? Lortu dezakegu gazteak ekintzaile bihurtzea, beren bizitzarekin egiten dutena gorabehera? Posible dute enpresek espiritu ekintzailea detektatu eta garatzea berritzaileago izateko?

STARTinnova Summit aukera paregabea da Hezkuntza Ekintzailerantz aurrera egitearen garrantzian sinesten duten Hezkuntza arloko profesionalentzat.

STARTinnova Summit aukera bikaina da ekintzaileentzat eta enpresa munduko ordezkarientzat, hobeto ulertuko dutelako nolakoak diren pertsona ekintzaileak eta aukera izango dutelako enpresa-berrikuntzari balio erantsia ematen dioten proiektuak ezagutzeko.

 

Nori zuzenduta dago?

  • Irakasleei
  • Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeei
  • Enpresetako zuzendaritza-karguei
  • Ekintzaileei
  • Inbertitzaileei
  • Berrikuntzako profesionalei
  • Politika publikoetako arduradunei

 

Egitarauak bere baitan hartzen ditu hitzaldiak, kasu arrakastatsuak, startup lehiaketa bat eta STARTinnova Sarien lehen edizioko deialdia; sariketa horren bidez aitorpena egin nahi zaio Hezkuntza, Ekintzailetza edota Enpresa munduan gizarte ekintzaileago baten alde diharduten erakunde edo pertsonen lanari. Aintzatespen horiek kategoria hauetan banatuko dira:

  • Ekintzailetzaren baloreak garatzeko enpresa onena
  • Urteko ekintzailea
  • Bizitza osoan zeharreko espiritu ekintzailearen saria
  • Hezkuntza Ekintzailearen esparruko jardunbide egoki onena.
  • Ekintzailetzako berrikuntza hezitzaileari loturiko irakaskuntzako ibilbide onena

 

El Diario Vascok antolatu du jardunaldia eta datorren urriaren 11n egingo da Miramon Teknologi Parkean (Donostia), “Eureka Zientzia Museoan”.
Ekimen horrek babesletzat ditu Eusko Jaurlaritza, Donostia Sustapena / Fomento San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, Elkargi, Laboral Kutxa eta Euskaltel Konekta.
 

Info +: www.startinnovasummit.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow