la Caixa”k eta SPRIk deitu dituzte EmprendedorXXI Sariak, 400.000 eurotik gora banatuko dituztenak

10 March, 2015

 

”la Caixa”k eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak (Enisa-ren bitartez) deialdia egin dute EmprendedorXXI Sarien, ekintzaileei zuzendutako Estatuko lehiaketa sustraituenaren, bederatzigarren ediziorako. Guztira, 400.000€ banatuko dira hazkunde potentzial handiko enpresa berritzaileen artean. Era berean, irabazleek aukera izango dute prestakuntza eta networking egonaldiak egiteko munduko berrikuntza gune aurreratuenetako batzuetan, hala nola Cambridge (Erresuma Batua), Tel Aviv (Israel), Silicon Valley eta New York-en (AEB).

Euskadin Eusko Jaurlaritza ere antolatzaile arituko da SPRI-Enpresa garapenerako Euskal Agentziaren bitartez.

Juan Pedro Badiola, “la Caixa”ren Euskadiko eta Kantabriako lurralde zuzendariak, Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak, eta Eneko Sesé, 2014. urtean Euskadin garaile gertatutako Irisbond enpresaren ordezkariak, Bilbon aurkeztu dituzte gaur sari hauek. EmprendedorXXI Sariak “la Caixa”k antolatzen ditu Caixa Capital Risc-en bitartez eta helburutzat dute hazkunde potentzial handiena duten enpresa berritzaile sortu berriak identifikatu, ezagutu eta laguntzea.

Lehiaketan parte hartu nahi duten ekintzaileek martxoaren 10etik hasi eta apirilaren 10era arteko epea daukate beren hautagaitza online -ez da onartzen beste biderik- aurkezteko, web orri honetan: www.emprendedorXXI.es.

2015eko deialdiaren berrikuntza nagusi bezala, kategoria berri bat sartu da lehiaketan nekazaritzako elikagaien sektoreko start-up berritzaileak saritzeko, funtsezkoak direlakoan herrialde baten ekonomiarako. Espainia da Europar Batasuneko laugarren herrialdea nekazaritzako ekoizpenaren aldetik, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren azken datuen arabera, ia milioi bat ustiapen ditu eta bere ekoizpen-balioa 34.000 milioi eurotik gorakoa da.

 

3.900  enpresa erakarri dituzten zortzi edizio

2007an sortu zirenetik, Emprendedor XXI Sariek funtsezko papera jokatu dute Espainian ekintzailetzaren kultura zabaldu eta bultzatzeko. Egin diren zortzi edizioetan 3.900 hautagaitza aurkeztu dira eta 195 enpresatik gora izan dira sarituak.

Ekintzaileentzat antolatzen diren lehiaketen artean ibilbide luzeena dutenetariko bat izateaz gain, lehiaketa honek badu beste ezaugarri bat ere: kapilaritatea, esan nahi baita, hautagaiak ditu autonomia erkidego guztietan, hain zuzen ere “la Caixa”ren sare komertzialaren eta lurralde mailako 126tik gora antolakunde eta laguntzaileren laguntzari esker.

2014ko edizioan Euskadin 31 enpresa lehiatu ziren eta irabazle gertatu zen IRISBOND, industria aplikazioetarako nahiz komunikazio bide alternatibo bezala begi bidez ordenagailua kontrolatzeko sistema aurreratuak (Eye Tracking) diseinatzen dituen enpresa. Inpaktu sozialeko akzesita ere irabazi zuen.

 

Mailak eta hautagaitzen ebaluazio faseak

 

“emprendes”: lehen faseetako ekintzaileak  

“Emprendes” kategorian saritzen dira negozio plan sinesgarria duten hautagaiak eta beren enpresaren hasierako etapetan mugarri garrantzitsuak lortuz beren konpromisoa eta gaitasuna frogatu dutenak.

Fase bi ditu: autonomikoa eta Estatu mailakoa. Autonomia mailako irabazleak maiatzetik ekainera bitartean ezagutarazten dira. Fase autonomikoan aukeratutako enpresak Estatu mailako saria lortzeko lehiatzen dira. Sari horren irabazlea urrian jakinaraziko da EmprendedorXXI Sarien amaierako galan.

“creces”: hazten ari diren enpresak (2-7 urte bitartekoak)

“creces” izeneko kategorian lehiatzen dira 7 urtetik beherako enpresak (10 urtetik beherakoak, baldin Bizitzako Zientzien esparruko enpresak badira). Fase bakarra jokatzen da, Estatu osoan baina sektoreka, lau esparru nagusitan:  Bizitzaren Zientziak TIME [Telecommunications, Internet, Media and Entertainment], Industria eta Sostengarritasuna eta Nekazaritzako Elikagaiak.

Ekintzaileen premien neurriko sariak

“la Caixa” eta ENISA erakundeen deialdian banatuko diren sariak ekintzaileen proiektuei garatzen laguntzeko pentsatuta daude, ekimen bakoitzaren faseko premien arabera.

Hala, hauek izango dira enpresa sortu berrien “emprendes” kategoriako sari nagusiak: eliteko prestakuntza-programa bat (Cambridge Unibertsitatean ematen den Ignite Fast Track ekintzaileentzako azelerazio ikastaroa) eta “la Caixa” fundazioko arrisku kapitalaren kudeatzaile Caixa Capital Risc-ek eskainitako urtebeteko laguntza programa bat. Programa horrek enpresetako liderren eskura jartzen ditu prestakuntza baliabideak, finantzaketa eta nazioarteko networking-a. Estatuko faseko hiru finalistek parte har dezakete baita ere Caixa Capital Risc erakundeak munduko berrikuntza-gune nagusietara joateko antolatzen dituen nazioarteko zubietan: Silicon Valley edo New York (AEB) eta Tel Aviv (Israel).

Gainera, “emprendes” kategoriako sarituek eskudirutan ere jasoko dituzte sariak: 5.000€ kategoria autonomikoan saritutako ekimen bakoitzarentzat eta 20.000€ Estatu mailako fasean urrian Espainia osoko enpresa gazte berritzaileena izendatzen denarentzat.

“Creces” kategoriaren kasuan, jasotako hautagaitza guztien artean 32 finalista hautatuko dira lehenbizi eta horiek aukera izango dute ESADE eta IESEk enpresa garapenari buruz emandako Executive Growth Program ikastaro trinkoan parte hartzeko. 32 hautagaitza horietatik 12 finalera iritsiko dira eta urtebeteko beka bana jasoko dute Caixa Capital Ric-ek diseinatutako start-up-entzako laguntza programan, bai eta doako sarbidea nazioarteko hiru zubietariko batera. Era berean, aukera izango dute diru-sari handienak jasotzeko: 50.000€ sektore bakoitzeko garaile bakoitzarentzat.  Nola “creces” kategoriako enpresak Estatu mailako fasean baino ez diren lehiatzen, irabazleak aukeratu eta izendatzeko prozesu hori 2015eko irailean egingo da.

 

 

Inpaktu sozialeko eta berrikuntza teknologikoko akzesitak.

“Creces” eta “emprendes” kategorietako finalista guztiek eskuratu ahal izango dute “la Caixa” Fundazioak inpaktu sozial handiena duen enpresa saritzeko ematen duen 25.000 euroko akzesita.

Bestalde, nazioarteko ISUN ekimenak berrikuntza teknologiko handieneko Europako 10 enpresak saritzen ditu. Saria da astebete igarotzea Tel Aviven eta han enpresa handiak bisitatzea, mintegietara eta networking ekitaldietara joatea, batzar pertsonalak egitea beste enpresa eta inbertsore batzuekin, e.a. Garailea “emprendes” kategoriako autonomia mailako 17 irabazleen artean aukeratzen da.

 

2014 sariak: hasi bioteknologiatik eta haurrentzako matematikako metodoetaraino

2014ko edizioan, Galiziako Torus enpresa (IP-a ordezkatzeko komunikazio protokolo berria garatzen eta merkaturatzen diharduena) eta Kataluniako Devicare (giltzurruneko litiasia artatzeko produktu berritzaileak garatzen dituena) izan ziren “emprende” kategoriako irabazleak exaequo.

“Creces” kategorian, bizitzaren zientzien arloko enpresentzako saria Murtziako Voptica-k eraman zuen, doitasun optikoko AONEye tresnaren garatzaileak alegia.  Industria sektoreko saria Aragoiko Orache enpresak irabazi zuen, zeinak pilula formatuan garbitasun eta desinfekziorako gai kimikoak ekoitzi, berritu eta banatzen baititu. Azkenik, teknologia berrien ataleko saria Andaluziako Smartick enpresak eraman zuen, zeinak ikasketa metodo bakan bat aplikatzen baitu matematiken bitartez handitzeko haurren adimen azkartasuna eta kontzentrazioa.

 

“la Caixa”. Enpresa oso berritzaileentzako babesa

EmprendedorXXI Sariak “la Caixa”k eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak -azken honek Berrikuntzarako Enpresa Nazionalaren/Enisaren bitartez- 2007tik hona bultzatzen duten ekimena da. “la Caixa”k hazkunde potentzial handiko enpresa berritzaileei laguntzeko abiatuak dituen sostengu ekimenetako bat da, bere arrisku kapitaleko kudeatzaile Caixa Capital Risc-en bidez gauzatzen dena batik bat.

 

Eusko Jaurlaritza eta SPRI, ekintzailetza bidezko lehiakortasunaren alde

 

SPRI, Eusko Jaurlaritzaren garapen agentzia, lanean ari da ekintzailetza bidezko lehiakortasunaren alde.  Ekintzailetzari dagokion aitortza emateko “la Caixa”rekin batera antolatzen duen EmprendedorXXI lehiaketa Ekintzailetza Sustatzeko Erakundearteko Planaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da enpresa berrien sorrera lagundu eta bultzatzea, ekintzaileen kultura eta baloreak sustatuz.  Plan horren barruan badira 110 egitarau eta ekintza, eta urtean 62 milioitik gorako aurrekontua dauka.

Berrikuntzarako Enpresa Nazionala (Enisa) kapital publikoko sozietate anonimo bat da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren menpe dagoena Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza Orokorraren bitartez, eta 1982tik hona aktiboki finantzatzen dituena enpresa proiektu bideragarri eta berritzaileak, Espainiako enpresaren sorkuntza, hazkundea eta sendotzea sustatuz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow