Emakume ekintzaileek egindako 10 blog

28 April, 2015

Zerrenda hau zabaldu nahi dugu, gomendatu iezazkiguzu ekintzailetzari buruzko blog onak!

 

Ana María LLopis

“Zoriak prest dauden adimenei bakarrik laguntzen die” (Pascal). Ana María Llopisek bere esperientzia pertsonal eta profesionalarekin lotutako eduki kualitatibo ugari eskaintzen ditu bere blogean. Besteak beste, Ideas4all enpresaren fundatzaile eta kontseilari delegatua da, eta onlineko ekintzaile garrantzitsua ere bai: Openbank (Interneten dagoen Estatuko lehen bankua ) enpresako zuzendari nagusi eta fundatzailea izan zen, eta zuzendaritza-karguak bete ditu nazioarteko korporazio handietan.

http://quatremots-anamariallopis.blogspot.com.es

 

 

Ana Queraltó

Ana Queraltó Ainder.net, “Ekintzaileentzako Nazioarteko Agentzia”ko zuzendari nagusia da, eta  “Iron Man vs. Emprendedor, una historia diferente” liburuaren egilea. Obra horretan ekintzailearen mundua aztertu du ikuspegi desberdin batetik abiatuta eta ardatz hartuz denboran mantendu daitezkeen eta ingurunea hobetzen lagundu dezaketen antolakunde sostengarriak sortzea; begirada bat eskaini dio, bestalde, krisi garaiko ekintzailetzari. Ainder.net blogaren helburua da ekintzaileekiko komunikazioa bideratzea eta ekintzaileak konektatzea.

http://ainder.net/blog

 

 

Ana Santos

Bilboko bere bulegotik eta Eventosfera blogaren bitartez, autoreak  Komunikazioari, Ospeari, Marketinari eta Hedabide Sozialei buruzko irakurketa arinak proposatzen ditu, eta baita ere ekitaldiz betetako agenda bat. Esperientzia hau garatu aurretik, Ana Santosek hainbat proiektu hasi ditu, besteak beste Proto-Soft.com, protokoloarekin eta harreman instituzionalekin lotutako eduki digitalen plataforma; edo EscueladeProtocolo.com, e-learning ikastaroak, protokoloari eta komunikazioari buruzko bloga eta komunitate tematikoa eskaintzen dituen plataforma.

http://www.eventosfera.com/blog-eventosfera

 

 

Carla Delgado

“Sortu Negozio Informal Bat, Askatu Zure Denbora eta Bizi Gustatzen Zaizunetik”… Eta Carlak “Internet eta web 2.0 ditu gustuko, batez ere bideo marketina”. Onlineko ekintzailea eta CajaDeIdeasOnline.com atariko zuzendaria, hedabide sozialekin eta bideo marketinarekin erlazionatutako onlineko prestakuntza proiektu ugari garatu ditu. Horien artean dago Escuela De Video Marketing.

http://carladelgado.net

 

 

Carolina Góngora

Emakumeak munduko biztanleriaren erdia baino gehiago izan arren, albisteen %20an  baino ez dira albistegai. Carolina joera informatibo hori aldatzen saiatzen da bere blogean, non omenalditxo bat egiten baitie kontatzeko istorio bat, abian jartzeko proiektu bat, munduari erakusteko asmakizun bat edo kutsatzeko ilusio bat duten emakume guztiei.

https://bywomen.wordpress.com

 

 

Eva Martínez

“Jakintza botere duzu”. Eva Martínez Bernalen blogak era askotako informazioa ematen du: enpresentzako coach aholkularitza, onlineko inbertsioak eta maila anitzetako negozioak. Bestalde, lekukotzak, tresnak, enpresa direktorioa, eta abar ere eskaintzen ditu, eta halako saski-naski bat ere bai, non Emakume Ekintzailearentzako hainbat gai aipatzen baitira, hala nola osasun naturala, familia eta edertasuna.

http://evamariamartinezbernal.com/mujeremprendedora

 

 

Iruri Knörr

Ideateca enpresako Marketin Managerra da eta, besteak beste, “marketina eta komunikazioa ditu gustuko bere alderdi guztietan, teknologia berrien eta askotariko gadgeten zale amorratu da (bereziki Apple enpresarenak) eta kirola, literatura, musika komertziala eta film horteroak atsegin ditu”.  Badirudi sorkuntzarako eta ekintzailetzarako gaitasun agorrezina duela. Funtsean, bere ideiak eta iritziak azaltzen ditu Twitter sare sozialean, baina postak egiten ditu hainbat blogetarako, esaterako Marketing.es atarirako, zeina marketin arloko profesionalen eta erredaktore espezializatuen topagunea baita.

http://marketing.es

 

 

Joana Sanchez

“Idazten dut, beraz existitzen naiz”. Bere pasioa idaztea da, artikuluak edo publizitate testuak erredaktatzea, “idaztea bizimodu bat da eta berekin dakartza irudimena eta sormena erabiltzea”. Joana Publizitatean lizentziatu zen,  editorea da Weblogs SL-n eta komunikazioaren jarraitzaile itsua da. CISDEko irakaslea da eta lelo bat dauka: “Ikastea, ikastea eta ikastea… Eta gainera: ez ditut galdu ez ilusioa, ezta umorea ere”. “Pymes y Autónomos” blogean ere parte hartzen du.

http://javiermegias.com

 

 

María Sevilla

Maria Sevilla Ekonomia, EOE, Enpresa eta Ekintzailetza eta Zuzenbideko Oinarrien irakaslea da. Bere blogean bere ikasleek landu dituzten eta gidari funtzioa duten adibide sinple eta grafikoak aipatzen ditu negozio-planak eta enpresa proiektuak egiteko, eta  jakin-mina duen jendeari zuzendutako bestelako eduki interesgarriak ere sartzen ditu.

http://economiapalmeral.blogspot.com.es

 

 

Womenalia

Womenalia emakume ekintzailearentzako blogak orientazioa eta laguntza ematen die emakume ekintzaile eta profesionalei. Prestakuntza arloko artikuluak, gaurkotasunekoak, aholkuak eta ekintzaile izateko kasu arrakastatsuak eskaintzen ditu.

http://www.womenalia.com/es/blogs

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow