Ekintzailetza eta finantzaketa Bilbon: badator B-Venture

5 October, 2016

2016ko urriaren 18 eta 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da ekintzailetza eta finantzaketa arloko Ipar Zonako kongresu handiena:  B – Venture.  EL CORREOk sustatutako ekimen horren helburua da finantzaketa behar duten proiektu “berritzaileak” azkartzea, laguntza eskainiz beren heltze eta martxan jartze prozesuan.

Aukera paregabea da inbertitzailez eta ekintzailez betetako espazio batean parte hartzeko, non hizpide hartuko baitira kasu arrakastatsuak, ekintzailetza ekosistemaren errealitatea, benetako finantzaketa, nazioartekotze aukerak, eta askoz gehiago…

B-Venture ekitaldiak hitzaldiz, mahai-inguruz eta proiektu aurkezpenez osatutako egitarau bat eskainiko du, Estatuko inbertitzaile eta ekintzaile garrantzitsuenetako batzuen eskutik. Askotariko gaiak landuko dira, hasi inbertsio irizpideetatik eta enpresa bat saltzeko jarraitu beharreko urratsetaraino. Horrekin batera, bi jardunaldi horietan tailer praktikoak eta networking-saioak egingo dira eta aukera egongo da berrikuntzaz, ekintzailetzaz, finantzaketaz eta ideiez mintzatzeko.

 

TAILERRAK

Tailer praktikoetan aztergai izango dugu nola sortu bazkide arteko itunak, nola prestatu pitch bat, segurtasuna edo nola iritsi Silicon Valley-ra.

 

ERAKUSKETA-GUNEA

Profesionalentzako espazio eta topagune bat da, bertatik bertara ezagutzeko proiektuak, startup-ak, enpresak, azeleragailuak, crowdfunding-a, e.a..

 

NET MEETING GUNEA

Espazio aproposa bilerak egiteko, networking-a sortzeko eta oraingo zein etorkizuneko negozioen oinarriak ezartzeko.

 

 

Diario El Correok sustatutako eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Elkargik eta Bilboko Merkataritza Ganberak babestutako lehen topaketa hau Ipar zonako urteko ekitaldi garrantzitsuena da talentu ekintzaileari finantzaketa pribatuaren ateak irekitzeko.

 

Eman izena! Plazak mugatuak dira.
(Aldez aurretik erositako sarrera, 5€)
Info +: www.b-venture.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow