Ekintzailea, Teknikoa eta Zuzendari pertsonak

19 November, 2016

Michael E. Gerber enpresari estatubatuarra ekintzaile beteranoa da eta konpainia ugarirentzat  lan egiten du enpresa arloko aholkulari bezala. Bere ibilbide profesionalean zehar hainbat artikulu egin ditu ekintzailetzari eta enpresen munduari buruz. Argitaratu dituen liburuak oso interesgarriak izan daitezke negozio ideiak modu eraginkorrean garatu nahi dituzten pertsonentzat: La empresa E-Myth“, “Las siete disciplinas esenciales para crear una empresa competitiva“, “Por qué algunos directivos fracasan y cómo evitarlo” edo, besteak beste, “El mito del emprendedor“.

Azken liburu horretan, autoreak negozio bat abiarazi nahi duen edozein pertsonaren hiru nortasun motak identifikatzen ditu: “Ekintzailea”, “Teknikoa” eta “Zuzendaria”.

  • Nortasun Ekintzailea nagusiki berritzailea da.
  • Nortasun Teknikoa langile nekaezina izaten da.
  • Nortasun Zuzendaria gehienbat antolatzailea da.

 

Hiru nortasun horiek talka egin ohi dute elkarrekin eta ezegonkortasunak eragiten dituzte negozio berri baten etapa desberdinetan. Horregatik, astia eta indarra behar dira norbere burua aztertzeko, zein ahulune landu behar diren deskubritzeko eta zein indar-gune baloratu behar diren jakiteko. UP Euskadiren beste artikulu batean teknika metodologiko sinple bat azaldu genuen, baliagarria dena geure proiektuen, negozioen edo egoera pertsonal nahiz profesionalaren errealitatea ezagutzeko: “AMIA analisia“. Lortutako emaitzak ebaluatu ostean, ekintzaileek helburu zehatzetara bideratu ditzakete beren planak eta arriskuak gutxitu.

 

Egina baduzu AMIA analisia, orain zeure barneko kontuetan zentratu behar zenuke, hots, zeure ahulune eta indar-guneetan eta honelako koadro batean banatu:

1503personalidad1eus

Koadro horretan Gerber-ek laburtzen dituen hiru nortasun motekin bat etor daitezkeen alderdiak identifikatuko dituzu:

1503personalidad2eus

Batu  zutabe bakoitzetik dauzkazun ezaugarriak eta berehala ikusiko duzu ez zarela Superman edo Superwoman, hau da, nortasun batek besteak baino gehiago definitzen zaituela. Oro har nortasun teknikoek eraginkortasunez ateratzen dute lana aurrera, baina nortasun ekintzaileago bat behar izaten dute sortzen hasteko, eta komeni da baita ere nortasun zuzendariak den-dena antolatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea. Salbuespenak salbuespen, Orkestra Emakumeek edo Gizon Polibalenteek ziurrenik eraginkortasuna galduko dute eta horregatik da garrantzitsua norbere burua beste batzuekin osatzea eta ahaleginak batzea emaitzak biderkatu ahal izateko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow