Ekintzaile eta StartUp-entzako blogak (IV)

3 April, 2015

 

Miguel Albizu

Inoren kontura lan egiten baduzu, eta zure enpresarekin eta lanarekin gustura bazaude baina, halere, ekarpen handiagoa egin eta gauzak aldatu nahi badituzu, sortzailea zarelako, jakin-mina duzulako, baikorra zarelako eta horretarako prest zaudelako…  Hau da zuretzako blog egokia. Miguel bankaren sektoreko talde komertzial baten burua da. Enpresako barne-ekintzailetzaz hitz egiten du blogean eta, zehazki, negozio ereduaren inguruko sormen eta berrikuntzaz, barne komunikazioaz, barne negoziazioaz, taldeko lanaz, lidergoaz, e.a.
http://www.hacerhacerhaciendo.com

 

Mikel Niño

Mikel Niñoren blog konpleto hau ekintzailetza digitalari, startUp-ei, Big Data Analytics delakoei eta negozio eredu berriei buruzkoa da. Bisita gidatu praktiko bat eskaintzen du eta aukera ematen dizu hari gidari baten inguruan hautatutako edukiak jarraitzeko; LEAN StartUp, Canvas, Bezeroekiko elkarrizketak eta segmentazioa, IKT produktuak, e.a.
http://www.mikelnino.com

 

Negozioak eta ekintzailetza

Javier Díazek ekintzailetzarako ideiak eta tresnak partekatzen ditu blogean; ekintzailetzarako eta enpresarako bokazioa dutenek baliabide ugari aurkituko dituzte bertan. Informazio eguneratua, iradokizunak eta aholkuak ematen ditu askotariko gaiei buruz: negozioen administrazioa, marketina, berrikuntza…
http://www.negociosyemprendimiento.org

 

Sareko nodoak

Mario López de Ávilaren blogak hamar urte baino gehiago ditu eta aholkulari, ekintzaile eta inbertsiogile bezala garatzen duen jarduerarekin lotutako gaiak lantzen ditu bertan. IE Business School zentroko irakasle atxikia da eta Agile Entrepreneurship Spain sortu zuen, hots, Meetup bidezko Lean Startup metodologian interesaturik dagoen jendearentzako komunitatea. UEIAren, oinarri teknologikoko enpresa sozialen munduko lehen azeleragailuaren sortzaileetako bat ere bada.
http://nodosenlared.com/

 

Paco Viudes 

Bere buruaz dio hiperaktibo soziala dela, kritiko-eraikitzailea, inkonformista, aldaketa sortzailea eta emozio lotzailea. Izugarri gustatzen zaiola pertsonen eguneroko bizitza hobetzen duten aldaketak eragitea. “Ziur nago pertsona batek asko egin dezakeela gutxirekin”. Bere bloga bere misioaren erakusgarria da: enpresei laguntzen die beren enpresa proiektuan 360 graduko estrategiak sartzen onlineko presentzia erabiliz zentro neuralgiko gisa (hedabide sozialak, onlineko marketina…).
http://www.pacoviudes.com

 

Pedro Robledo

Zientzia politikoetako lizentziatu honi ikaragarri gustatzen zaizkio publizitate digitala, negozioen garapena eta startupen ekosistemak. Emaitzen alderako konpromisoa bilatzen eta sustatzen du talde eta proiektu guztien motibazio bezala. Gaur egun Merkataritza eta Marketin zuzendaria da eldiario.es atarian. Bere “Kudeaketa gidan” hainbat artikulu daude Garapen Pertsonalari edota Zen Ipuinei buruz eta hainbat liburu gomendatzen ditu.
http://guiadegerencia.com

 

Territorio Empresas 

Gedesco konpainiaren blogak ekintzaileei, autonomoei eta enpresariei zuzendutako aholkuak argitaratzen ditu aldizka. Ematen duen informazioa landuta dago hobeto uler dadin, eta gainera kasu arrakastatsuak ere aipatzen ditu blog aktibo hori jarraitzen dutenentzako erreferentzia gisa. Albisteak, araudiak, legeak, eta abar aztertzen ditu eta gida baliagarriak eskaintzen ditu. Informazio ugari ematen du negozioaren jarduera garrantzitsuenari, hots, finantzaketari buruz.
http://www.territorioempresas.com

 

TICbeat

Teknologian eta berrikuntzan, teknologia eta berrikuntza industrietan, sektoreko joera nagusietan eta esparru horiekin lotutako gaietan espezializatutako argitalpen digital hau erreferentziazko komunikabide bat da. IKTen sektoreari buruzko albisteak biltzen ditu eta esperientziadun kazetari nahiz analistek eginiko azterketen informazioa ematen du. Kontsumorako eta enpresentzako teknologia, Internet eta hedabide sozialak, marketina eta ekonomia digital eta kolaboratiboa, ekintzailetza edota ziber-kultura dira lantzen dituen gai garrantzitsuenak.
http://javiermegias.com

 

SoyEntrepreneur

Entrepreneur aldizkari mexikarraren web bertsioa da. Eduki eguneratuak eskaintzen ditu hainbat gairi buruz: negozio planak, finantzak, frankiziak, marketina, teknologiak, giza baliabideak… espazio aparta, ekintzaile eta StartUp-entzako joerei buruzko ezagutza eta jarraipenerako. 100ideasparaemprender.com atarirako esteka ere badu, “egunero jaiotzen baita ideia handi bat munduko txokoren batean …”
http://www.soyentrepreneur.com

 

Xabier Ferras

Ongi jakinik berrikuntza dela StartUp ororen zutabeetako bat, berrikuntzako, estrategiako eta barne-ekintzailetza eta teknologiako Xabier Ferras irakasleak blog bikain hau idazten du gai hori maite dutenentzat. Albiste eta dokumentu interesgarriak ditu. Arreta berezia eskaintzen dio “6.0 berrikuntzari”, zeinak ibilbide bat egiten baitu berrikuntzan (fenomeno teknologiko eta ekonomiko bezala), berrikuntzaren estrategian eta ekosistema eta kultura berritzaileen sorkuntzan barrena.
http://xavierferras.blogspot.com.es/

 

Bisitatu UP Euskadi webgunea eta irakurri gure edukiak; zure jarduera eta emaitzak hobetzen lagunduko dizuten hainbat tresna ezagutuko dituzu: Negozioak Sortzeko informazioa, Barne-ekintzailetza, Enpresen Hazkundea eta Sendotzea; Laguntzen eta Diru-laguntzen deialdiak, Lan Topaketak, Ekitaldiak, Jardunaldiak, Prestakuntza, Tailerrak eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat jarduera ere bai: http://www.spri.eus/up-euskadi

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow