Diseinu soziala: Berrikuntza soziala bideratzeko hastapen eta teknikak

3 September, 2016

Zer da diseinu soziala? Zertarako da beharrezkoa? Nola lor dezakegu zure proiektua bere helbururantz zuzentzea? 

Galdera hauen erantzunek Miramar Jauregian izango den UPV-EHUko udako kurtsoa garatzeko balio izango dute. Irailaren 7 eta 8an, APTES eta Novia Salcedok Diseinu Soziala gizarte arazoak konpontzeko gai den araubide berri bat bezala aurkeztuko dute.

 

Horretarako, epe luzea funtsezkoa da. Aski da gaur egun buru diren pertsonei entzutea, aurre egin behar zaien hamarka gizarte erronkaz ohartzeko. Honen aurrean, erreforma berriak beharko ditugula baino ez zaigu agintzen. Nolakoak eta zeintzuk, baina?

 

Baldintzak ordenatzeko gaitasun honekin lan egitea, harremanak aztertzea eta entseatzeko, ikasteko eta aldatzeko baliabideak eta metodoak konbinatzea dira diseinu sozialaren nahiak. Oinarrizkoa da gaurko diseinu sozialak etorkizunaren zutabe direla ulertzea.

 

Badira gaur egungoa aldatzen joango diren zentzuzko errealitate berriak sortzeko hastapen komun eta ukaezinak. Ez azken arazoaren ondoko erreforma puntual bezala, baizik eta oinarrizko diseinu sozial batekin. “Etortzeko daudenei espazio hobea uzteko, abiaburu egonkorrekin aurrera egitea”.

 

Laburbilduz, Diseinu Sozialak printzipio etikoetan oinarritutako berrikuntzak, partehartze aktiboa eta ezagutzen nahaste kooperatiboa bideratu beharko ditu. Beraz, Miramarreko kurtsoa aukera ezin hobea izan daiteke diziplina berri hau ezagutu nahi dituztenentzat.

 

Izena eman dutenei batu zaitez!

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow