BISC: 6 hilabeteko esperientzia AEBetan Bizkaiko 6 StartUpentzat

29 December, 2016

Bizkaia International Startup Connection (BISC) ekimena MassGlobal Partners erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako akordio baten fruitua da, eta helburutzat dauka Bizkaiko StartUpen nazioarteko hedapena babestu eta sustatzea.

Aukera paregabea da negozio ekintzaileentzat, zeintzuek aukera izango baitute 6 hilabeteko egonaldia egiteko CIC Cambridge-eko instalazioetan, eta baita ere beren asmo eta proiektuak garatu eta azeleratzeko.

 

CIC Cambridge Massachusettsen dago, eta munduko berrikuntza zentro garrantzitsuenetako bat bezala ekarria da.

– Espazio bakar batean startUp gehien biltzen dituen gunea da, 1.100dik gora baitaude bertan kokatuta.

– Enpresa-ingurune paregabe batean dago, MITeko campusa eta munduko ikerketa zentro garrantzitsuenetako batzuk baititu ondoan.

– CIC-n hazitako enpresek 2.000 milioi dolarretik gora lortu dituzte arrisku kapitaleko inbertitzaileengandik.

– Apple, Amazon, Facebook eta beste hainbat enpresak dauzkate bulegoak CIC-n, eta, Android berriz, bertan sortu zen.

 

Bizkaia International Startup Connection ekimenaren bidez hautatutako enpresek aukera izango dute espazioa eta ezagutzak partekatzeko mundu mailako ospea duten enpresekin, aholkularitza pertsonalizatua eskuratzeko, nazioarteko inbertitzaileengana iristeko, eta, funtsean, beren negozio proiektuen nazioarteko garapena lantzeko 6 hilabetez.

 

Be Basque Talent Network sareari buruz

Euskadirekin lotuta dauden edo lotuta egon nahi duten edozein jatorritako goi-mailako profesional kualifikatuz osatutako sarerik handiena da.

Bere helburua da mundu osoko profesionalak elkarrengana hurbiltzea eta beste enpresa nahiz profesional batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugiarazteko eta kontaktuak eta negozio harremanak sortzeko Euskadirekin harremana izan duten, daukaten edo eduki nahi duten profesionalen artean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow