BIND 4.0: Gogoan izan irailaren 16an bukatzen dela epea!!

2 September, 2016

BIND4.0 tresnaren bidez Euskadik elkarrekin konbinatzen ditu talentu ekintzailea eta 4.0 industriaren esparruan enpresa-ekimenak garatu nahi dituzten hamar bat enpresa trakziogile. 

Uztailaz geroztik “BIND 4.0 StartUP! Basque Industry 4.0 AcceleratorProgram” lanean ari da kezka eta ideia berritzaileak dituzten StartUp-ak identifikatzeko, Start-Up horiek Euskadin lan egiten duten konpainia garrantzitsuenen aholkularitza eta finantza-laguntza jasoko dutelako.

Oraindik ez baduzu aurkeztu zure eskaera, gogoan izan  irailaren 16an bukatzen dela epea!!

 

StartUPen azeleragailu bat erakunde bat da, zeinaren helburua den aldi batez laguntza berezia behar duten negozioei bultzada bat ematea, eta negozio horiek normalean profesionalen eta enpresa sendoen laguntza eta aholkularitza jasotzen dute.

BIND4.0 azeleragailu publiko-pribatua da eta 4.0 industriaren eremuan proposamen berritzaileak dituzten enpresei, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ari diren enpresa garrantzitsuenetako hamarren aholkularitza eta finantzaketa laguntza eskaintzen die. Datorren irailaren 16ra arte, BIND4.0 ekimeneko lan-talde teknikoak prozesuan parte hartu nahi duten startup-en eskabideak aztertuko ditu eta hautagaitzen gaineko erabakia hartuta (urriaren 31an jakinaraziko dena), azelerazioa abiatuko da, enpresa kolaboratzaileekin eskuz esku lan eginda.  24 astez, enpresa horiek lankidetzan arituko dira aukeratutako startup-ekin, ez bakarrik enpresen negozio ereduaren garapenean beraien instalazioak lagaz eta aholkularitza emanez, baita hasiera-hasieratik haien lehenbiziko “benetako” bezero gisa arituz ere, berariazko kontratua medio.

 

Arestian esan denez, programa publiko-pribatua da eta beraz, ondokoen muntako enpresen ekimenari esker ere posible izan da:  Microsoft, Siemens, ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelineta Repsol-Petronor. Enpresek beren ekintzailetzako-gaitasunak handiagotu ahal izango dituzte eta horri esker, lehiakortasuna emendatzeko ideia berritzaileak ezagutu ahal izango dituzte. Beren aldetik, startup enpresek Euskadin ezarrita dauden industria alorreko konpainia nagusiak bezero izateko eta laguntza eta aholkularitza programa osoaz baliatzeko aukera izango dute. BIND4.0 ekimenak, izan ere, prestakuntza prozesua ere eskaintzen du, enpresa bakoitzari, enpresen sorkuntzan, teknologia berrien eremuan, espezializatutako kontseilari bat esleituz osatuko da.

 

BIND 4.0 ekimenean parte hartzen duten kontseilariak hauek dira: Ron Zahavi, Microsofteko IoT Standards Estrategia Zuzendaria; Rosa García, Siemens Españako Presidente eta CEOa; Pascual Dedios-Pleite, Siemens Industryko Zuzendari Nagusia; Eneko Knörr, Ludeiren eta Ideatecaren sortzailea; Guillermo Arregui, Emprendizako CEO eta sortzaileetako bat; Mikel Irizar, Hydromodel Hosteko CEOA;Barack Berkowitz, MIT Media Labeko Estrategia eta Eragiketa Zuzendaria; etaGonzalo Martínez de Azagra, Samsung Ventures Israeleko Zuzendari Nagusia.

 

BIND4.0 ekimenari buruzko informazio gehiago bere BIND40, eta Twitterren, ondoko erabiltzailean: @bind40

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow