BIC Gipuzkoak bioosasun-eremurako prestakuntza-programa espezializatua abiarazten du

27 October, 2016

Datorren astean bioosasun-eremuko ekintzaileentzat zuzenduriko ikastaro espezializatu honen bigarren edizioa martxan jartzen da, BIC Gipuzkoak antolatua. Saio desberdinen edukien helburua bioosasun-ingurunean lan egiten duten ekintzaileei bere proiektuak garatzeko esperientzi eta gakoak eskeintzea da. Ekimen hau Gipuzkoak biozientziei eta medikuntza-osasun teknologiei bultzada emateko apustu estrategikoaren garapenaren kontextuan kokatzen da.

BIC Gipuzkoak apostu estrategiko honetan ingurune ekintzaile batetik parte hartzen du eta, orain arte, 30 enpresa-proiektuen sorreran lagundu duelarik. BIC Gipuzkoak bioteknologia, bioingenieritza eta osasuneko inkubazio gune aurreratu batekin kontatzen du. Esparru honetako enpresen proiektu berrien bultzada eta laguntza lanean, BIC-ek bioosasun-inguruneko ekintzaileentzat heziketa espezializatua eskaintzeko beharra antzeman du.

Bioosasun-eremuan enpresa-proiektuak garatzen dituzten ekintzaileek aurkitzen dituzten oztopo ohikoenetako bat proiektuetako lehen garapen faseetako osasun-merkatuaren beharrekin konektatzeko zailtasuna da. Ekintzaile hauetako askok oinarri zientifiko eta teknologiko sendoa dute, baina bere jarduera ikertzaileak, osasun-industriaren merkatutik, osasun industriaren ezaugarri berezietatik eta osasun eremuari zuzenduriko produktu edo zerbitzuetatik urrunduta lan egitera eraman ditu.

Horregatik, pasadan urtean BIC Gipuzkoak osasun arloko enkintzaileentzat zuzenduriko espezializazio formakuntza ikastaroa diseinatu zuen, enpresek estaligabeko osasun-beharrak ebazteko asmoarekin aurkitzen dituzten erronkak eta partikulartasunak ulertzen laguntzeko helburuarekin, hala nola, onespen arautzaileak, entseiu klinikoak, inguru zientifikoen barreiadura eta beste asko.

Ikastaro honetako programak, alderdi teorikoa zein praktikoa konbinatzen dituen ikuspegia eta kasuen-analisia barne hartzen ditu. Ikastaroaren sei saioetan zehar, parte-hartzaileek beren proiektuak hartze teknologiaren esperientzi eta ideiekin, produktuaren espezifikazioarekin, jabetza intelektualaren babesarekin, marko arautzailean produktuaren garapenarekin, osasun produktuen marketing-arekin eta finantziaketarekin egiaztatzen joateko aukera izango dute. Ikastaroaren bigarren edizio honetan hogei pertsona inguruk parte hartuko dute ekintzaile, bioekintzaile ekimenak martxan dituzten gipuzkoako zentruetako ikertzaile eta Tecnun- Nafarroako Ingenieritza Eskola Unibertsitateko bioingenieritza graduko ikasleak.

Programa urria eta abenduan bitarteko sei astetan zehar garatuko da. Miguel Mulet, Jesús Hernández, María Aláez, Javier García, Marisol Quintero eta Manuel Varela bezalako lehen mailako adituek emango dituzte saioak. Programa hezigarriak gainera bioosasun merkatuan erronka guzti hauek gainditu behar izan dituzten enpresen kasu praktikoekin kontatuko du, hala nola, iLine Microsystems, Bioncotech eta Palobiofarma. Horretaz gain, ORZA eta YSIOS CAPITAL ekimen mota hauetako inbertitzaileak bezala ere parte hartuko dute.

info +: Ikusi Programa

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow