BerriUp, Proiektu Berritzaileak Azkartzeko Programa berria Donostian

15 May, 2015

Startup-ak Azkartzeko Programa hau Donostian sortu eta definitu zen helburu argi batekin: ekintzaile berritzaileei laguntzea eta harremanetan jartzea inbertsiogileekin nahiz beste ekintzaile eskarmentudun batzuekin, beren proiektuekin laguntzeko. “Eta, batez ere, harremanetan jartzea beren Bezeroekin –beren “epaile” garrantzitsuenekin. Haiek ematen baitute azken epaia: Proiektuak BALIO DU edo EZ DU BALIO”.

 

Programa honetan Lantalde Ekintzailea izango da protagonista, zeren “BERRIUP ekimenean fede gehiago baitugu pertsonengan proiektuetan baino”. Lehen mailako tutorez osatutako lantaldearekin jarri da abian; denak dira eskarmentu handiko pertsonak, eta daukaten denbora apurraren zati bat proiektuari eskaintzea erabaki dute, ekintzaileei lagundu ahal izateko.

 

Prozesu hau Lean Startup metodologietan eta esperientzietan oinarritzen da, tresna egokienak erabiliz proiektuak kontrastatzeko eta merkatuarekin azkar eta eraginkortasunez baliozkotzeko.  Programa honen helburu nagusiak dira: merkatua, salmenta, hazkundea, nazioartekotzea, aurrekontuen kontrola eta proiektuen bideragarritasuna.

 

Zer eskaintzen die BerriUp ekimenak ekintzaileei?

Azkartze Programak iraungo dituen 4 hilabeteetan BerriUp ekimenaren helburua da negozio-eredua baliozkotzea eta salmentak sortzen hastea. Proiektu guztiei hauxe eskaintzen zaie:

  • Finantzaketa
  • Tutore taldea
  • Kontaktu sarea
  • Ekintzaileekin solasaldiak
  • Nazioartekotzeko Laguntzak
  • Laguntza legala
  • Coworking espazioa

BerriUP ekimenak hainbat laguntzaile ditu, hala nola Business Angels Crecer +, Mondragon Team Academy, ONURA, ADEGI eta haren Ekintzaile Foroa.

 

Programaren xehetasun guztiak web orri honetan aurkituko dituzu: www.berriup.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow