BerriUP-ek deialdi berri bat egin du bere azelerazio programarako

16 November, 2016

BerriUP programa bete-betean murgilduta dago bere hirugarren edizioan, lau proiektu paregabe (BESEIFSEEUSOONMISSBABYSITTER eta WAIXO) dituelarik esku artean, eta hauxe da etorriko diren ekintzaileetan pentsatzen hasteko unea. Horregatik, dagoeneko hasi da honelako Pertsonak aurkitzeko bilaketa-prozesua: jakin-mina dutenak, proiektu indartsuak dituztenak eta, batez ere, mundua jan nahi dutenak.

Azken deialdian 74 startupek eman zuten izena eta esparru anitzetako eta mundu osoko proiektuak aurkeztu ziren. Azkenik, gorago aipatutako 4 proiektu horiek hautatu ziren, programak dirauen lau hilabeteetan elkarrekin lan egiteko, negozio eredu onena identifikatzeko, eta lehen bezeroak -hasieran hain lorgaitzak diren horiek- aurkitzeko.

 

BerriUp programak laguntza hauek ematen dizkie ekintzaileei:

  • 50.000 €ko inbertsioa.
  • Mentoring pertsonalizatua programa osoan zehar.
  • Erabateko aholkularitza proiektuko fase bakoitzean.
  • Co-Working espazioa.
  • Laguntza proiektu osoan zehar.

 

“BerriUper”-ek (horrela deitzen zaie programako ekintzaileei) gehien baloratzen dituzten elementuak dira Mentoring saioak, proiektuaren jarraipena egitea (azelerazio programan zehar eta ondoren ere bai) eta beren esku jartzen dugun kontaktu sarea.

 

BerriUp programaren laugarren edizioari begira, proiektu eskalagarriak bilatu nahi dira, hots, hazteko potentziala dutenak eta merkatua probatzeko fase egokian daudenak. Uste baduzu zure proiektuak irizpide horiek betetzen dituela, anima zaitez, aurkeztu zure proiektua eta eman izena gure web orrian: www.berriup.com

 

Deialdiaren datuak:

  • Deialdiaren azken eguna: 2017ko urtarrilaren 21a.
  • aurre-aukeraketa: otsailaren 10a.
  • Hautaketa Batzordea: otsailaren 17a.
  • Azken erabakia eta jakinarazpena: otsailaren 24a.

 

Animatu eta aurkeztu zure proiektua “APLIKATU” botoia klikatuta, eta argibideak jarraituta. Bestalde, gomendatzen dizugu BerriUp-en lehenago parte hartu duten ekintzaileekin harremanetan jartzea, beren esperientziaren berri izateko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow