“Basque Industry 4.0. The meeting point” ekitaldian zeuk jarriko duzu networking-a.

21 October, 2016

Aspaldion behin baino gehiagotan esan dugun bezala, Donostiako Kursaal Jauregiak “BasqueIndustry 4.0” ekitaldia ostatatuko du datorren azaroaren 16an. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bitartez antolatzen duen jardunaldi horrek, 4.0 Industriako erreferente denak Euskadin, bere hirugarren edizioa beteko du aurten. Jardunaldi horretara bildutako enpresek, klusterrek, teknologi zentroek eta unibertsitateek 4. iraultza industrialari buruz eztabaidatuko dute.

Oraindik ez baduzu irakurri egitaraua, egizu, uste baitugu hitzaldi eta mahai-inguru ugari aurkituko dituzula bertan, oso interesgarriak zuentzat, startupentzat, edozein etapatan zaudetela ere.

 

Hemen dauzkazue egitarau horretako hainbat adibide, esaterako, industria tradizionalen eta “BIND 4.0 StartUP! Basque Industry Accelerator Program 4.0” programaren barnean sortutako startup teknologikoen arteko aliantzen kasu arrakastatsuei buruzko hitzaldia, eta gamifikazio teknologiek (errealitate birtuala, errealitate handitua, simulazioa…) prozesu industrialetako fase desberdinetan dauzkaten gaitasunei buruzko tailer praktikoak. Tailer horietara doazenek aukera dute enpresetan dagoeneko martxan dauden aplikazioekin esperimentatzeko eta teknologia horiek beren antolakundean nola erabili aztertzeko.

 

Gainera, ekitaldi erabat praktiko hori osatzeko erakusketa-gune bat egongo da, 4.0 Industriarako konponbideak eskaintzen dituzten euskal enpresek beren teknologia- eta zerbitzu-eskaintza aurkeztu dezaten.

 

expositores-basqueindustry40
Gaur bertan ezagutu ditzakezu 4.0 erakusleihoan egongo diren erakusleak. Ekitaldi guztian zehar aukera egongo da ikuspuntuak partekatzeko, aurkezpen txartelak trukatzeko eta kontaktuak egiteko.

 

Aitor Urzelayk, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendariak, bideo honetan azaltzen du zeintzuk diren Basque Industry 4.0 ekitaldiaren hirugarren edizioko helburuak. Bideoa ikusten baduzu, jakingo duzu zergatik ezin duzun huts egin. Eman izena eta parte hartu aktiboki!
 

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow