Barne-ekintzailetzako Mintegia: irakasle-taldea

25 February, 2015

Mintegiak bi jardunaldi hartzen ditu (16 ordu) eta denbora horretan barne-ekintzailetzako prozesuen alde esanguratsuenetan sakontzeko aukera izango da (hemen informazioa eta izena ematea). Horretarako, Mintegiko irakasle-taldea lehen mailako profesionalekin osatu da, irakaskuntzako esperientzia zabala dutenak, eta arlo profesionalean ere, izen eta eskarmentu handikoak.

Nestor Guerra, Ekintzailea, mentorea eta negozio-eskola garrantzitsuenetan irakaslea.
Smart Cities arloko soluzioak eskaintzen dituen IEC enpresako, CEO eta sortzailea da. Horrez gain, Negozio Ereduen Diseinua eta Lean Startup irakaslea da Industria Antolaketako Goi-Eskolan, EOIn, graduatu ondoko, MBAs eta in-Company arloetan. Horrez gain, h2i Institute erakundeko irakaslea da Negozio Ereduen Berrikuntza arloan.
Lean Startup ekintzailetzako esparruan aditua da. Prestakuntza, aholkularitza eta mentoring funtzioak garatu ditu IBEX35 indizeko hainbat enpresa multinazionaletan.
“España Lean Startup. El Estado Del Arte Del Emprendimiento Lean En España 2013” liburuko egilea da, beste zenbait idazlerekin batera. Néstor Telekomunikazioetan Inginiaria da eta baita EOIko Executive MBA. Silicon Valley-ko Imagine Creative Center izeneko berrikuntza-programako bekaduna izan da.

Antonio Dávila
Ekimen Ekintzailea, Kontabilitatea eta Kontroleko irakaslea da IESE; Ekimen Ekintzaileko Saileko zuzendaria eta Alcatel Lucent Katedrako zuzendaria, 1999 eta 2006 urteen artean, irakaslea izan zen Graduate School of Business delakoan, Stanford University-n, non eskolak ematen baitituen gaur egun ere.

Bere irakaskuntza eta ikerketako esperientziaren zio nagusiak dira enpresa ekintzaileen kudeaketa-sistemak, produktu berrien garapena, berrikuntzaren kudeaketa eta emaitzen neurketa.
Beste zenbait egilerekin batera, ondokoak idatzi ditu: “Making Innovation Work: How to Manage It, Measure It, and Profit from It” (2006), “Performance Measurement and Management Control Systems to Implement Strategy” (2000) eta “The Creative Enterprise” (2007). Prestakuntza-kasuak garatu ditu hainbat enpresetan, hala nola, Checkpoint, Logitech, Siebel Systems, CitiBank eta Salesforce.com.

Sabin Azua
B+I Strategy enpresako Bazkide zuzendaria da. Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzan MBA da IESEn eta Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
Bere ibilbide profesionala IDOMen hasi zen, Zuzendari Nagusiaren Ondoko gisa. Ondoren Bizkaiko Foru Aldundian Aholkulari Estrategikoa izan zen Ahaldun Nagusiaren kabinetean.
1990 eta 2003 urteen artean KPMG Consulting enpresan izan zen eta 2003. urtean BearingPoint-eko Managing Director izan zen estrategia eta lehiakortasuna arloan. Askotariko gogoeta estrategikoak zuzendu ditu, bai bertan zein nazioartean. Horrez gain, hizlari jaioa da enpresaren kudeaketarekin lotutako foro eta mintegietan, enpresa estrategia, lehiakortasuna eta berrikuntzarekin lotutako hainbat gaitan.

Mathieu Carenzok  erantzukizun-posizio gorenak izan sektore desberdinetako enpresetan.
Azpimarratzekoa da EADS Eurocopter enpresan izan zuen zeregina, Mexiko, Kariben eta Erdiko Amerikan enpresaren lidergoa izan baitzuen, merkatu berriak jorratzeko eta egitura berriak abian jartzeko aditua den aldetik. Ondoren, sei bat urtez, IESE-ren “Entrepreneurship Center” delakoa koordinatu zuen, eta bertan, irakaskuntza, ikerketa eta dibulgazio-funtzioak izan zuen, beti ere, enpresen sorkuntza eta berrikuntzarekin lotuta. Gaur egun ere, IESEko irakaslea da.
Ekintzaileen aholkularia ere bada, eta enpresak sortzen erakusten du, goi-zuzendaritzako programatan ekimen berritzaileak finantzatzeko esparruan, trebakuntza exekutiboan eta MBA-tan, lau kontinentetan eta hiru hizkuntzatan. Horrez gain, inbertsiogile pribatua ere bada zenbait enpresatan (hainbat administrazio-kontseilutako kidea ere bada) eta Espainiako Global Entrepreneurship Week (GEW) delakoa zuzentzen du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow