Bankoak, Elkargirekin elkarlanean, ekintzailei, autonomoei eta mikroeteei, eskaintzen dien babesa indartuko du

16 January, 2017
  • Mailegu lerro berri bat ireki du lehentasunezko baldintzetan eta bi entitateen artean %50 bermatua, Elkargiren bazkide “berrientzat”.
  • Inbertsioak, altxortegi-beharrak eta autonomo eta ETEen sendotzea finantzatzeko lankidetza hitzarmena da, zeinetan, jasotzen diren eskabideak 3 egun baliodunetan erabakitzeko konpromisoa hartzen duten bi entitateek.

Bankoa eta Elkargi, biak ere kontziente direlarik autonomoak eta enpresa txikiak zein garrantzitsuak diren sare ekonomikoarentzako, bai ondasuna eta bai enplegua sortzeko, lankidetza hitzarmena sinatu berri dute autonomoen eta enpresa txikien finantzaketa lortzeko sarbidea hobetu eta erraztuko duena abantailazko baldintzetan. Akordio honi esker, Elkargiren bazkide diren enpresa txiki eta autonomoentzako 100.000 € arteko mailegu lerroak, eta bi entitateen artean %50 bermatuta, jarri ditu eskuragarri. Esan gabe doa, Bankoa bezalako entitate baten eta Elkargik ordezkatzen duen berme sistema baten artean arriskua dibertsifikatzeak, enpresari txiki eta autonomoentzako finantzaketa egonkortzea suposatzen duela lehentasunezko baldintzetan.

Bankoa eta Elkargi “berria”ren arteko akordio honen berrikuntzetako bat zera da: enpresek izaten duten finantzaketa beharrari berehala erantzuteko premiari erantzunez, bi entitateek erantzuna 3 egun baliodunetan ematea adostu dutela.

Eta epeaz gain, enpresek eta autonomoek aurkeztu ohi izaten dituzten finantzaketa premiei ere erantzungo zaiela. Finantzaketa sistema honen xedea inbertsio emankorretarako erabiltzea da, hau da, makineria eta instalakuntzak erosi edo berrizteko; epe motzeko altxortegi beharrei erantzuteko; edo enpresak bere diru-fluxuak etorkizuneko diru-sarreretara egokitzeko. Finantzaketa motaren arabera, amortizazio epeak 10 urte artekoak izan daitezke eta %+1,5eko Euriborrarekin. Baldintza hauek oso finantzaketa ona suposatzen dute eta iraunkorra denboran, finantzaketarako sarbidea izateko zailtasunak izaten dituzten enpresentzat. Hitzarmen hau EAEn, Nafarroan eta Errioxan egongo da indarrean.

Bankoa, bere lurraldeko enpresa egitasmoak eta egitasmo pertsonalak babesteko konpromisoa duen euskal finantza erakundea, Europako finantza talderik handienetakoa den Crédit Agricole Taldeko entitatea da, eta Elkargi, Eteeak finantzatzen liderra; bi entitateak berriro elkartu dira enpresari txikiei eta autonomoei beren garapen eta hazkundean laguntzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow